Nikolai Bukharin

Nikolái Bujarin» orritik birbideratua)

Nikolai Ivanovitx Bukharin (errusieraz: Николай Иванович Бухарин; Mosku, 1888ko urriaren 9agreg./irailaren 27ajul. - ib., 1938ko martxoaren 15a) errusiar boltxebike, iraultzaile eta SESBeko politikaria izan zen. Leninek Iraultzaren Urrezko Mutila izengoitia eman zion. Stalinen Purga Handiaren biktimetako bat izan zen.

Nikolai Bukharin

SBAKaren Komite Zentraleko politburoaren kide

1924ko ekainaren 2a - 1929ko azaroaren 17a
SBAKaren Komite Zentraleko Politburoaren kidegai

1919ko martxoaren 25a - 1924ko ekainaren 2a
1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

Bizitza
JaiotzaMosku1888ko urriaren 9a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaKommunarka fusilamendu-eremua, Mosku eta Lubianka1938ko martxoaren 15a (49 urte)
Hobiratze lekuaKommunarka fusilamendu-eremua
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Anna Larina (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFirst Moscow gymnasium (en) Itzuli 1907 (juliotar egutegia))
Moscow Imperial University, Faculty of Law (en) Itzuli 1911 (juliotar egutegia))
Hizkuntzakalemana
errusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekonomialaria, filosofoa, kazetaria, idazlea eta editore-laguntzailea
Lantokia(k)Mosku
KidetzaZientzien Errusiar Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
All-Union Society of Old Bolsheviks (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakExplosion in Leontief Lane (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata

Bizitza aldatu

Gazte gaztetandik boltxebikeekin batera egin zuen lan. 1916. urtean Novo Mir egunkari boltxebikea argitaratu zuen New Yorken. Handik urtebetera, Pravda egunkariko argitaratzailea izan zen. 1919. urtean III. Internazionaleko batzorde eragileko kide hautatu zuten, eta 1923an Politburoko kide. Marxismoari buruzko liburu ugari idatzi zuen, hala nola Materialismo historikoaren teoria (1921) eta Inperialismoa eta kapital metatzea (1925). 1920ko hamarkadan, Politika Ekonomiko Berriaren ideologo nagusia izan zen, eta bortxazko kolektibizazioaren aurka agertu zen.

Alderdi Komunistaren barruan eskuinaldeko oposizioko buruzagia, Stalinek agintetik alboratu zuen 1928an. 1937an atxilotu eta 1938an epaitu zuten; bestela haren familiak larrutik ordainduko zuelakoan, mota guztietako krimenen erruduntzat jo zuen bere burua, ondorengoa gaineratuz: Presoen aitorpenean baino ez diren oinarritzen epaiketak Espainiako Inkisizioaren modukoak dira. 1938ko martxoaren 15ean hilarazi zuten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu