Nikkōko tenplu eta santutegiak
Nikkōko tenplu eta santutegiak1![]() | |
![]() Tōshō-gū santutegia | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iv, vi |
Erreferentzia | 913 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Koordenatuak | 36°45′23″N 139°35′58″E / 36.7565°N 139.5994°E36°45′23″N 139°35′58″E / 36.7565°N 139.5994°E |
Izen ematea | 1999 (XXIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Nikkōko tenplu eta santutegiak (japonieraz: 日光の社寺 nikkō no shaji ) Nikkō herrian, Japoniako Tochigi prefeturan dagoen tenplu eta santutegi multzoa da, 1999an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena. Guztira 103 eraikin hartzen ditu, denak bi santutegi xintoista (Tōshō-gū eta Futarasan) eta budista bati (Rinnō-ji) dagozkio, eta 9 garrantzitsuenak Japoniako Altxor Nazional izendaturik daude.
Santutegiak eta tenpluakAldatu
Tōshō-gū santutegia (東照宮)Aldatu
Tokugawa Iemitsu shogunak eraiki zuen 1636an bere aitona Tokugawa Ieyasuren mausoleo izan zedin. Bi urtetan zehar Japoniako 15.000 artisauek egin zuten bertan lan. Meiji berrezarkuntzan santutegi izendatu bazuten ere oraindik elementu budistak kontserbatzen ditu, esate baterako Niomon atea. Bost solairutako pagoda 1818an gehitu zitzaion.
UNESCOk 42 eraikin babestu ditu eta hauetatik 8 Japoniako Altxor Nazional izendatu dira.
Honden eraikin nagusia. Bertan dago Tokugawa Ieyasu hilobiratuta.
Futarasan santutegia (二荒山神社)Aldatu
Tenplua 767an sortu bazen ere gaur egungo eraikin gehienak XVII mendekoak dira, 1619tik aurrera jasotakoak dira. UNESCOk 23 eraikin babestu ditu.
Rinnō-ji tenplua (輪王寺)Aldatu
15 tenplo budisten multzo hau Nikkōn eraiki zen lehena izan zen, Shōdō Shōnin monjeak 766an hain zuzen ere. Rinnō-jik gobernatzen duen Taiyuin-byo tenplua 1653an eraiki zen Tokugawa Iemitsu shogunaren mausoleoa izateko.
Taiyuin-bio tenplua, bertan dago Tokugawa Iemitsu hilobiratuta.
PaisaiaAldatu
Tenpluak mendialdean eraiki ziren. XVII mendean zedroak landatu ziren eta gaur egun zedro baso ederra dago bertan. Tenpluak, santutegiak eta zedroak Nikkō Parke Nazionalean sartuta daude.