Nieves Torres

politikari espainiarra

Nieves Torres Serrano (Venturada, Madril, 1918Madril, 2013ko abenduaren 17a) Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) militantea izan zen, ezaguna eta nabarmena, ia 17 urtez diktadura frankistaren preso politikoa izan zelako, eta frankismoaren errepresaliatuetako bat, espetxean denbora gehien eman zuenetarikoa, Manolita del Arco, María Salvo, Soledad Real eta Josefina Amalia Villarekin batera.[1][2][3]

Nieves Torres
Bizitza
JaiotzaVenturada, 1918
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2013ko abenduaren 17a (94/95 urte)
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista

Biografia aldatu

Gazteria Sozialista Bateratuetako kidea (JSU), Gerra Zibila eragin zuen estatu-kolpea gertatu zenean, Madrilen egon zen. Gerra garai osoan Madrileko probintzian gazteentzako etxeak sortzeko lanetan aritu zen. Gerra amaitzean, JSUko beste kide batek salatu egin zuen. 1939ko maiatzaren 15ean atxilotu eta Núñez de Balboa kaleko komisarian hilabete igaro ondoren, Las Ventas emakumeen kartzelara eraman zuten. Han ez zitzaion gelaxkarik edo gelarik esleitu, kanpoko patio bat baizik. Kartzela 500 presorentzat prestatua zegoen, baina une hartan 11000 ziren, eta arreta bakarra eguneko otordu bat, oso egoera txarrean. Abuztuaren 12an, Gerra Kontseilu Gorenean, dozenaka preso politiko epaitu zituzten, eta heriotza-zigorra ezarri zioten Nievesi JSUko eta Alderdi Komunistako kide izateagatik. Egun hartan epaitu eta heriotza-zigorra jaso zuten ia denak, hogeita zazpi, erail zituzten irailaren 9an, Nieves bera, Antonia García eta Antonia Hernández, JSUetako kideak izan ezik. Fusilamenduak egin eta hilabetera, zigorra 30 urtetik gorako espetxeratzeagatik aldatu zioten.

1940ko maiatzeko presoen espedizioan Durangoko Emakumeen kartzelara eraman zuten, preso kopuru handi batekin batera, Rosario Dinamitera edo Tomasa Cuevas, besteak beste. 1939 eta 1940 artean ere, emakume ugari joan ziren Palma Mallorcako kartzelara preso. 300 eta 500 preso bitarteko espedizioek atxilotuak sakabanatzea eta Madrilen pilaketa murriztea zuten helburu. Hala ere, 1940ko maiatzean oraindik 5600 preso zeuden Las Ventas emakumeen kartzelan, iturririk zuhurrenen arabera. Euskal Herriko kartzeletan (Durango, Saturraran eta Zornotzako kartzela) Nieves Torresek zazpi urte igaro zituen. Azken lekualdatzean Segoviako kartzelara eraman zuten, eta han, 1949an, gose-greba bat egin zuen, Manolita del Arco, María Vázquez, Pilar Claudín, Merche Gómez eta Josefina Amalia Villa presoekin batera.[4] Aske atera zen 1955ean.

Bihotz-arnas gelditze baten eraginez hil zen Madrilen, 2013ko abenduaren 17an, 95 urte zituela.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu