Nicole Courcel
Nicole Marie Jeanne Andrieu, Nicole Courcel izengoitiaz ezagunagoa, (Saint-Cloud, 1931ko urriaren 21a – Paris, 2016ko ekainaren 25a[1][2]) frantziar aktorea izan zen.
Nicole Courcel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nicole Marie Jeanne Andrieu |
Jaiotza | Saint-Cloud, 1931ko urriaren 21a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 16. barrutia, 2016ko ekainaren 25a (84 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Cours Simon (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
|
Bizitza
aldatuJoseph Andrieu kazetariaren eta Hélène Drugmanen alaba, Nicole Courcel 1931ko urriaren 21ean jaio zen Saint-Clouden. Monakoko San Mauro barnetegian eta Ingalaterrako Epsom herriko ikastetxe batean ikasi zuen[3][4].
Simon ikastaroan ikasten ari zela, Jacques Beckerrek Antoine eta Antoinette filmerako entzunaldira gonbidatu zuen, eta 1949an Rendez-vous de juillet filmeko paper nagusia eskaini zion[3]. Pertsonaiaren abizena izen artistiko gisa erabiltzen hasi zen, Nicole Courcel bihurtuz. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan Frantziako aktore arrakastatsuenetako bat izan zen. 1970eko hamarkadan batez ere telesailetan eta telefilmetan antzeztu zuen.
Julie Andrieu telebista aurkezle eta gastronomia kritikariaren ama zen[3].
2016ko ekainaren 25ean hil zen Parisen, eta Valbonnen lurperatu zuten[3].
Sariak
aldatu- 1992ko azaroaren 16a: Arte eta Letren Ordenako komandantea[5]
Lanak
aldatuZinema
aldatuTelebista
aldatuUrtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1955 | Sherlock Holmes | Telesaila | |
1967 | La Parisienne | Clotilde Dumesnil | Telesaila |
1972 | Les Boussardel | Agnès Boussardel | Telesail laburra |
1973 | L'Araignée | Jeanne Bulle | Telefilma |
Témoignages | igarlea | Telesaila | |
1974 | Madame Bovary | Emma Bovary | Telefilma |
1979 | Good Bye Charlie | ||
1981 | Quatre femmes, quatre vies | Telesaila | |
Non-Lieu | Solange | Telefilma | |
1983 | Credo | Olga Talberg | Telefilma |
Dialogues des carmélites | Telefilma | ||
1984 | Allô Béatrice | Béatrice Roussel | Telesaila |
1986 | La Vallée des peupliers | Jacqueline de Lorenzi | Telesaila |
1994 | La Milliardaire | Irène | Telefilma |
Les Cinq Dernières Minutes | Élise | Telesaila | |
1999 | Le Destin des Steenfort | Margrit Steenfort | Telefilma |
2003 | Les Thibault | Violette | Telesaila |
2004 | Milady | Jeanne De Breuil | Telefilma |
Liburuak
aldatu- Julie tempête (1980)
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) «Andrieu Nicole Marie Jeanne» Match ID (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
- ↑ (Frantsesez) Sotinel, Thomas. «La comédienne Nicole Courcel est morte» Le Monde 2016-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
- ↑ a b c d (Frantsesez) Delorme, Marie-Laure. «Julie Andrieu, sa dolce vita à Rome» Paris Match 2024-07-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-08-05) (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).
- ↑ (Frantsesez) Who's Who in France, dictionnaire biographique, 1992-1993. Éditions Jacques Lafitte (argitaratze data: 1992).
- ↑ (Frantsesez) «Bulletin officiel des décorations, médailles et récompenses» Légifrance jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-09-15) (Noiz kontsultatua: 2024-08-22).