Nicole (abeslaria)

abeslari alemaniarra
Artikulu hau Alemaniako abeslariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nicole (argipena)».

Nicole Seibert (ezkondu aurretik Hohloch; 1964ko urriaren 25ean jaioa, Saarbrücken, Alemania), profesionalki Nicole izenez ezaguna, kantari, konpositore, musikari eta ekoizle alemaniarra da.[1]1982an, Eurovisionen Abesti Lehiaketa irabazi zuen, hori lortu zuen Alemaniako lehen ordezkaria izan zelarik.[2]

Nicole (abeslaria)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNicole Hohloch
JaiotzaSaarbrücken1964ko urriaren 25a (59 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, estudioko musikaria, musikagilea eta DJ producer (en) Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Nicole
Genero artistikoapop musika
Schlagerra
rock
jazza
gospela
Musika instrumentuaahotsa
gitarra

nicole-4-u.de
IMDB: nm1485166 Spotify: 1C5PhB7zfGmDKaYLLt5GYZ Musicbrainz: 2adb0ccf-24c5-4b69-85dd-dc5093020db2 Discogs: 409266 Deezer: 69904 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

25 estudio-disko baino gehiago argitaratu ditu eta 80 banakakoak. Horietako batzuk ingelesez, nederlanderaz eta frantsesez egin eta grabatu izan ditu, besteak beste.[3] Bere grabazio batzuen musika eta letrak Nicolek berak idatziak dira.[4]

17 urte zituela, 1982ko Eurovision Abesti Lehiaketa irabazi zuen "Ein bißchen Frieden" kantuarekin. Alemanezko abestia zen eta hala kantatu zuen Nicolek, baina lehiaketaren bozketa amaitu ondoren, irabazleari eskaintzen zaion abesteko aukera berrian, Nicolek abestiaren zati batzuk ingelesez, frantsesez eta nederlanderaz abestu zituen, jatorrizko alemanarekin batera.[5] Nazuoarteko zabalkundea eta arrakasta izan zuen abestiak ondoren, Erresuma Batuan lehen postura iritsi zelarik A little peace ingelesezko bertsioa. Beste zenbait hizkuntzatako bertsioak ere grabatu zituen Nicolek.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Nicole Seibert» artikulutik itzulia izan da, 2022-02-12 data duen 1138943632 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-02-12 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak aldatu