Nia Talita Long (Brooklyn (New York); 1970eko urriaren 30a)[1] Estatu Batuetako aktorea da NAACP Image Awarda hiru aldiz irabazi duena eta noizean behin musika bideo zuzendaria. The Fresh Prince of Bel-Air, Soul Food, Love Jones, The Best Man, Big Momma's House, Third Watch y Are We There Yet? emanaldietan agertzeagatik da ezaguna.

Nia Long
Nia Long 2012.jpg
Bizitza
Jaiotza Kingston1970eko urriaren 30a (50 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Familia
Bikotekidea(k) Ime Udoka (en) Itzuli
Familia
Jarduerak
Jarduerak aktorea, motivational speaker (en) Itzuli, telebista-aktorea, zinema aktorea eta ahots-aktorea
IMDb nm0000505

Lehenengo urteakAldatu

Long Brooklynen (New York) jaio zen, Talita eta Doughtry "Doc" Longen alaba, Trinidad eta Tobagokoak. Bere aita institutuko irakaslea zen eta bere ama arte irakaslea eta autobus gidaria. Bere izen artistikoa, Nia, Kwanzaako zazpi egunetako bat da eta bere esanahia "Helburu" da swahilieraz. Bere gurasoak bi urte zituenean banandu ziren, eta bere amarekin Iowa Cityra (Iowa) mugitu ziren, non bere amak Arte ederrak ikasi zituen.

Longek kristau eskola batean ikasi zuen eta ballet, tap, jazz, gimnastika, gitarra eta antzerkia ikasi zuen. Westchester High School-en graduatu zen 1989an.

IbilbideaAldatu

15 urtez, Betty Bridge irakasle bezala izan zuen antzerkian, Diff´rent Strokesko Todd Bridgesen ama. Bere lehen lan garrantzitsuena Kathryn "Kat" Speakes bezala izan zen Guiding Lighten. 1994an Will Smithen andrea interpretatu zuen The Fresh Prince of Bel-Airen. 2003an Third Watchen hartu zuen parte, non Sasha Monroe interpretatu zuen 2005arte. 2005etik 2006ra, Everwooden hartu zuen parte. Urtebete geroago Boston Legalen atera zen.

Longek bigarren mailako hainbat paperetan agentu zen, Friday eta Made in American besteak beste. Baita ere, paper garrantzitsuak izan ditu hainbat filmetan, adibidez, Soul Food, Love Jones, Boiler Room, Big Momma´s House, Are We There Yet? eta The Best Manen. Horrez gain, Ice Cuberekin lau pelikuletan agertu da, eta Regina Kingekin bitan. Long Kanye Westen "Touch The Sky" bideoan agertzen da. Baita ere, Yolanda Adamsen "This Too Shall Pass" zuzendu zuen.

2000. urtean, People aldizkariak munduko 50 pertsona ederrenetako bat bezala aukeratu zuten. 2004. urtean NAACP Image Awarda irabazi zuen, aktore hoberena bezala. Sitcomeko Living Singleko lehen denboraldiko gonbidatua izan zen baita ere.

Bizitza pertsonalaAldatu

2010ean Ime Udokarekin ateratzen hasi zen eta 2011ean seme bat izan zuten. 2015eko maiatzean ezkondu egin ziren. Longek beste seme bat du ere, 2000. urtean jaiotakoa, Massai Dorseyrekin.

FilmografiaAldatu

ZineaAldatu

Telebista lanakAldatu

Sariak eta izendapenakAldatu

BET Comedy Awards
Urtea Kategoria Emaitza
2005 Antzerki filmeko aktore laguntzailea (Alfie) Izendatua
Black Reel Awards
Urtea Kategoria Emaitza
2005 Aktore onenaren laguntzailea (Alfie) Izendatua
2001 Aktore onenaren laguntzailea (Bolier Room) Izendatua
2000 Aktore onena (The Best Man) Irabazia
Image Awards
Urtea Kategoria Emaitza
2005 Telebistako drama bateko aktore onena (Third Watch) Irabazia
2004 Telebistako drama bateko aktore onena (Third Watch) Irabazia
2001 Film bateko aktore onena (Big Momma's House) Izendatua
Telesail bateko aktore onena (If These Walls Could Talk 2) Izendatua
2000 Film bateko aktore onena (The Best Man) Irabazia

ErreferentziakAldatu

  1. «Nia Long Biography | TVGuide.com» web.archive.org 2015-09-18 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21.