Newark gaztelua
Newark gaztelua (ingelesez: Newark Castle) Eskoziako Port Glasgow herrian kokatzen den gaztelua da, Inverclyde eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.
Armadaleko gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Inverclyde |
Ur-masa | Clyde ibaia |
Koordenatuak | 55°56′04″N 4°40′39″W / 55.9344°N 4.6775°W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Historic Environment Scotland (en) |
Kudeatzailea | Historic Environment Scotland |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuSir George Maxwellek 1450 eta 1478 artean New Werke of Finlastoun gaztelua eraiki zuen, Finlanstoneko baroierriko gaztelu nagusia izateko asmotan. Clyde ibaiaren ahoa babesten zuen dorretxe bat zen. XVI mendean Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoaren gizon indartsua zen Sir Patrick Maxwellek eraikina handitu zuen eta pizkundeko jauregia bihurtu zen.
1668an Glasgowko tabako merkatariek inguruko 7 hektarea erosi zituzten kai bat sortzeko eta Port Glasgow sortu zen. 1694an Maxwell hil eta ordutik aurrera hainbat eskutatik pasa zen gaztelua, baina inor ez zen berriz bertan bizi izan. 1909an Historic Scotland erakundeak eskuratu zuen.
Iruditegia
aldatu-
Gazteluaren ikuspegia.
-
Gaztelua eta usategia.
-
Dorreak.
-
Atea.
-
Lehioak.