Neville Marriner (Lincoln, Lincolnshire, 1924ko apirilaren 15a - 2016ko urriaren 2a) britainiar orkestra zuzendari eta biolinista izan zen.

Neville Marriner

(2010)
Bizitza
JaiotzaLincoln1924ko apirilaren 15a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaLondres2016ko urriaren 2a (92 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Royal College of Music
Lincoln Christ's Hospital School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea, musikaria eta biolin-jotzailea
Enplegatzailea(k)Royal College of Music
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuabiolina
DiskoetxeaÉditions de l'Oiseau-Lyre (en) Itzuli
Decca (en) Itzuli
EMI
Philips Classics Records (en) Itzuli
Philips

IMDB: nm0550165 Spotify: 6NUhQz7eAEsZvjEHTKHux9 Musicbrainz: afb8d624-52d7-4a72-8d0b-62fff3e29f79 Songkick: 49928 Discogs: 835735 Allmusic: mn0000044331 Edit the value on Wikidata

Londresko Royal College of Music eskolan hasi zen biolin-ikasketak egiten, hamahiru urte zituela, eta 1944. urtean graduatu zen han bertan. Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, eta gerrako zaurietatik sendatzen ari zela Robert Thurston Dart musikologo, klabe-jotzaile eta antzinako musikari buruzko lanen idazlea ezagutu zuen; garrantzi handiko lanak egin zituen harekin aurrerantzean. Gerraren ondoren Londresen eta Parisen osatu zituen ikasketak, eta Etonen irakasle gisa denboraldi labur bat egin ondoren Dartekin batera bikotea osatu zuen (Dartek klabezina jotzen zuela) lehenik, eta Jacobean Ensemble taldea ondoren, zeinarekin egin baitzituen zenbait grabazio 1950ean. 1959. urtea arte biolineko irakasle gisa lan egin zuen Royal College of Musicen. 1956an Londresko Orkestra Sinfonikoarekin lanean hasi zen (12 urteko lankidetza izan zen), bigarren biolinista gisa. Garai hartan sortu zuen Academy of St Martin-in-the-Fields ganbera orkestra, bere teknika eta estilo bikainari esker mundu osoan ospea lortu zuena, eta hainbat grabazio arrakasta handiko egin dituena. Marriner 20 urtez izan da Academy of St Martin-in-the-Fields orkestraren zuzendari, eta 1968an Los Angelesko Ganbera Orkestraren zuzendari nagusi izendatu zuten. 1977an zuzendu zuen lehenengo aldiz opera, Manchesterren. 1979an Minnesotako orkestraren zuzendari nagusi izendatu zuten, eta 1986. urtea arte jardun zuen bertan.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neville Marriner