Neuroekonomia giza erabakiak azaltzea bilatzen duen jakintzagaia da, hau da, hautabide anizkunak prozesatzeko eta hainbat ekintza edo ibilbide aukeratzeko trebetasuna da. Neuroekonomiak jokaera ekonomikoa ikasten du burmuinen eginkizuna ahalik eta ondoen ulertzeko, eta burmuina aztertzen du jokaera ekonomikoaren inguruko modelo teorikoak osatzeko.

Jakintzagaien arteko arlo honek neurozientziaren ikerketa-metodoak konbinatzen ditu, esaterako, jokabidearen ekonomia, psikologia kognitiboa eta psikologia soziala. Hurbiltze konputazionalek garrantzi handia hartu dutenez erabakiak hartzerako orduan, neuroekonomiak biologia teorikotik, adimen artifizialetik eta matematikaren aldaketatik datozen eraldaketa berriak gehitu ditu. Alor askotatik datozen tresna tekniko eta kontzeptualak erabiliz, neuroekonomia ikuspuntu bakar baten erabilerak ekarri ditzakeen zailtasunak ekiditen saiatzen da.

Kanpo-estekak

aldatu