Nestorianismo
Nestorianismoa Nestorioren (V. mendea) doktrina da, Kristoren giza izaera nabarmentzen zuena. Haren arabera, Mariak, gizaki zenez, gizakia besterik ezin sortu zuen, ez jainkoa. Nestorianismoa Ekialdeko eta Mendebaldeko apezpikuen arteko politikazko eta erlijiozko desadostasun handien iturri gertatu zen. Heretikotzat hartu zuen Efesoko kontzilioaren erabakia gorabehera (431), nestoriar elizak sartaldeko Turkian eta Persian zabaldu ziren. Omeiatar Kaliferrian guztiz zabaldu zen, eta Txinaraino eta Siberiaraino iritsi zen; XIV. mendean turkiarrek ia erabat desagerrarazi zuten, eta Mesopotamian eta bereziki Kurdistanen baino ez zuen iraun. Gaur egun, nestoriar komunitate zenbait daude Iraken, Sirian eta Iranen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.