Nerve

Nerve (euskeraz)» orritik birbideratua)

Nerve edo A Game Without Rules deituriko zientzia-fikzio filma da. Film honetako protagonista nagusiak: Vee (Emma Roberts) eta Ian (Dave Franco) dira. Baina badaude beste protagonista garrantzitsuak ere: Sydney (Emily Meade), Ty (Machine gun Kelly), Tommy (Miles Heizer)…


Sinopsia:


Nerve joko online bat da zeinek errealitatearekin nahasturik dago. Joko honek bi aukera ematen dizkizu: ikuslea edo jokalaria izatea.


Vee-k, bere laguna presionatuta, jokalaria izatea aukeratzen du. Joko honek hainbat erronka ezartzen ditu. Desafio horiek ondo egiten baditu jarritako denbora tartean, diru asko irabaziko du eta hurrengo desafioari itxaron behar dio. Jokalariak erronka bat gustukoa ez badu, bi aukera ditu: ez betetzea (beraz irabazitako diru guztia galtzen du) edo egitea nahiz eta gustukoa ez izan. Joko honen arriskuak norbaiti aitortzen badizkio, joko honen menpe egongo da betirako. Vee-k hainbat proba betetzen ditu, arriskutsuak izan arren. Baina ez dago bakarrik, Ian (beste jokalari bat) harekin dago. Biei talde moduan ipini diete. Biek elkar maite dute eta elkarrekin jokoari aurre egingo diote. Baina desafio bat arriskutsuegia da: bitako batek bestea hil egin behar du. Ez Vee-k ez Ian-ek ez dute bestea hil nahi. Eskerrak, dena planeatuta dutela eta ez dagoela hilketa bat burutzeko beharrik. Vee-ren lagun batek, Tommy, Nerve jokoa deuseztatzen du. Hortaz, Vee-k eta Ian-ek haien maitasunari eutsi ahal diote, arriskurik gabe.