Ireki menu nagusia

Nerea Pena Abaurrea (Iruñea, 1989ko abenduaren 13a) nafar eskubaloi jokalaria da, egun Hungariako Ferencvárosi taldean jokatzen duena. 2014an Nafarroako Emakumezko Kirolaririk Onenaren saria jaso zuen[1].

Nerea Pena
Bizitza
Jaiotza Iruñea1989ko abenduaren  13a (29 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak eskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Ferencvárosi TC Itzuli-
 
Posizio edo espezialitatea alboko erasotzailea

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Iruñeko Loyola taldean hasi zen eskubaloian. 15 urte zituenean Lizarrako Itxakora joan zen[2]. 2005-06 denboraldian, 17 urte zituela, jokatu zuen lehen partida Espainiako Ohorezko Mailan. Itxako taldearekin lau aldiz irabazi zuen Espainiako liga, hiru aldiz Erregina Kopa, hiru aldiz Espainiako Superkopa eta behin EHF Kopa. 2012ko otsailean, Norvegian, Larvik taldearen aurkako partidan, eskuineko belauna hautsi eta ezin izan zuen parte hartu Londresko Olinpiar Jokoetan[3]. 2012an Budapesteko Ferencvárosi Rail Cargo taldeak kontratatu zuen; 2014-15 denboraldian Hungariako Liga irabazi zuen.

Espainiako talde nazionalarekin brontzezko domina irabazi zuen Brasilgo Munduko Txapelketan (2011) eta zilarrezkoa Hungaria eta Kroaziako Europako Txapelketan (2014). Danimarka eta Norvegian jokatu zen 2010eko Europako Txapelketan All-Star taldean sartu zuten[4].

Lortutako sariakAldatu

KlubekinAldatu

  • Espainiako Liga 4 aldiz, 2009, 2010, 2011 eta 2012an, Itxakorekin.
  • Erregina Kopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
  • Espainiako Superkopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
  • EHF Kopa behin, 2009an. 2008an txapeldunordea izan zen.
  • Hungariako Liga behin, 2015ean, Ferencvárosi TC-rekin.

Espainiako talde nazionalarekinAldatu

  • Zilarrezko domina Hungaria eta Kroaziako Europako Txapelketan (2014).
  • Brontzezko domina Brasilgo Munduko Txapelketan (2011).

ErreferentziakAldatu

  1.   Barcina lehendakariak 2014ko izar eta kirol-erakunde aipagarrienei kirol-sariak banatu dizkie navarra.es . Noiz kontsultatua: 2016-8-6 .
  2.   Nerea Pena: «Me considero una persona comprometida y alegre» aasalesianospamplona.es . Noiz kontsultatua: 2016-8-6 .
  3.   Elizondo, Edurne Berriz hasteko ordua berria.eus . Noiz kontsultatua: 2016-8-6 .
  4.   El All-Star Team del Europeo 2010 deportecienporcien.blogspot.com.es . Noiz kontsultatua: 2016-8-7 .

Kanpo loturakAldatu