Nerea Melgosa

Eusko Jaurlaritzako sailburua

Nerea Melgosa Vega (Gasteiz, 1970) arabar politikari jelkidea da. Soziologian lizentziatua, 2007tik 2019ra arte Gasteizko Udaleko zinegotzia izan zen. 2007-2015 tartean oposizioan egon zen, baina 2015-2019 legealdian zenbait ardura izan zituen udal gobernuan. Ondoren, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendaria izan zen 2019tik 2020ra arte. 2020tik aurrera Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken Saileko aholkularia izan zen, baita EAJren EBBko burukidea ere. 2023an Beatriz Artolazabal ordezkatu zuen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu gisa.[1]

Nerea Melgosa

(2023)

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika sailburua

2023ko otsailaren 14a -
Beatriz Artolazabal

Gasteizko Udaleko zinegotzia

2007 - 2019
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaOlabide ikastola
Deustuko Unibertsitatea
UNED
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Lehen urteak eta heziketa aldatu

Gasteizen jaioa, Olabide Ikastolan gauzatu zituen lehen ikasketak (1988ko promozioa). Soziologia eta Zientzia Politikoen lizentziatura egin zuen Deustuko Unibertsitatean (1989-1994), eta Giza Baliabideen masterra Bartzelonako EADA Negozio Eskolan (1994-1995).[2] Merkatu Azterketei buruzko espezializazio-titulua atera zuen UNEDen, eta Kooperatibei buruzkoa Deustuko Unibertsitatean.[3] 1999an EAJko kide egin zen, Lakuako Uri Erakundean.[4]

Ibilbidea aldatu

Politikara dedikatu aurretik, liburu-denda batean, herritarren arretarako bulego batean eta Osakidetzan egin zuen lan.[5] 2003an egin zen EAJko kide, Gasteiz Lakuako Uri Erakundean.

Gasteizko Udaleko zinegotzia (2007-2019) aldatu

2007ko udal hauteskundeetan EAJren Gasteizko zerrendan aurkeztu zen, eta zinegotzi hautatua izan zen. Oposizioan egon zen Patxi Lazcoz (2007-2011) eta Javier Maroto (2011-2015) alkate zirela. 2015ean, EAJk eskuratu zuen alkatetza, eta Gorka Urtaranek gidatutako gobernu-taldeko kidea izan zen 2015-2019 legealdian. Gizarte politiketako zinegotzi ordezkaria izan zen (2015eko ekainetik 2016ko maiatzera arte, PSE udal-gobernuan sartu arte), baita Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia (2015-2019) eta Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzukoa (2015-2019).[3][6][7]

Gainera, 2015-2016 bitartean Arabako Parke Teknologikoko Administrazio Kontseiluko ordezkaria izan zen, eta CEIA Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroko Administrazio Kontseiluko eta Akziodunen Batzarreko ordezkari (2015-2019). GILSA Gasteizko Industria Lurra S.A. sozietate publikoaren presidentea izan zen 2015 eta 2019 bitartean, eta, epe berean, Gasteizko Garraio Zentroko ordezkaria, besteak beste.[8]

Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (2019-2023) aldatu

2019an ez zen EAJren zerrendetan aurkeztu. 2019ko ekainean Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendari izendatu zuten.[9] 2020ko abendura arte egon zen karguan. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Saileko aholkulari izendatu zuen Beatriz Artolazabal sailburuak. Era berean, 2020 amaieran berritutako EAJren EBBko burukide hautatu zuten alderdikideek, eta gizarte politika, enplegu eta berdintasun gaien ardura hartu zuen.[10][11]

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua (2023tik aurrera) aldatu

2023ko otsailean jakin zen Melgosak ordezkatuko zuela Beatriz Artolazabal sailburua, udal hauteskundeetako hautagai izateko kargua utzi ondoren. 2023ko otsailaren 14ean hartu zuen kargua. Alderdiaren bateraezintasun-araudiagatik, EBBko burukide izateari utzi zion.[12][13]

2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJren Arabako zerrendan bigarren postuan aurkeztuko da. Urkulluren III. gobernuko sailburu jeltzaleen artetik, Melgosa da hauteskunde-zerrendetan ageri den izen bakarra.[14]

Bizitza pertsonala aldatu

Lau seme-alaba ditu.[4]

Hauteskundeak aldatu

Nerea Melgosak lehiatutako hauteskundeak
Hauteskundeak Alderdia Barrutia Postua Emaitza
2007ko udal hauteskundeak EAJ Gasteiz 6.a (27tik) Hautetsia
2011ko udal hauteskundeak EAJ Gasteiz 3.a (27tik) Hautetsia
2011ko Arabako foru hauteskundeak EAJ Gasteizko kuadrilla 21.a (38tik) Ez hautetsia
2015eko udal hauteskundeak EAJ Gasteiz 3.a (27tik) Hautetsia
2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak EAJ Araba 2.a (25etik)

Erreferentziak aldatu

  1. «Nerea Melgosak ordeztuko du Beatriz Artolazabal sailburu gisa - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  2. «Nerea Melgosa izango da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Artolazabalen ordez» EITB 2023-02-13 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  3. a b (Gaztelaniaz) Vázquez, Míriam. (2023-02-13). «Nerea Melgosa sustituye a Artolazabal como consejera de Igualdad, Políticas Sociales y Justicia» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  4. a b EAJ-PNV. «Nerea Melgosa Vega: Euzko Alderdi Jeltzaleko burukidea» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  5. EAJ-PNV. «Nerea Melgosa Vega: Euzko Alderdi Jeltzaleko burukidea» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  6. (Gaztelaniaz) Vázquez, Míriam. (2023-02-13). «Nerea Melgosa: una "fuente de ideas" con antena social» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  7. (Gaztelaniaz) Cancho, Rosa. (2023-02-13). «Una burukide con «una dedicación absoluta por todo lo que le rodea»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  8. Urain, Jon O.. «Nerea Melgosak ordezkatuko du Artolazabal Eusko Jaurlaritzan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  9. (Gaztelaniaz) Rego, María. (2019-08-02). «El diputado general recupera a Cimiano para su área estratégica» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  10. (Gaztelaniaz) Andueza, Iker Rioja. (2023-02-13). «Nerea Melgosa, exconcejal en Vitoria y dirigente del PNV, nueva consejera vasca de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  11. (Gaztelaniaz) Barriuso, Olatz. (2020-12-10). «El guipuzcoano Barandiaran y la alavesa Melgosa entran en un EBB de continuidad» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  12. (Gaztelaniaz) Vázquez, Míriam. (2023-02-13). «El PNV no cubrirá por ahora la vacante en la Ejecutiva tras la marcha de Melgosa» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  13. (Gaztelaniaz) «Melgosa asume este martes la 'macroconsejería' con frentes en prisiones e inmigración» El Diario Vasco 2023-02-13 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  14. EAJ-PNV. «Imanol Pradales, aho batez 2024ko Euskadiko hauteskundeetarako Lehendakarigai aldarrikatua» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).