Nemesis hipotesia

Nemesis hipotesia R

Nemesis hipotesia R. A. Muller (fisikaria Kaliforniako Berkeleyn), Piet Hut (fisikaria, Princetoneko ikasketa aurreratuen institutuan) eta Mark Davisengatik (Princeto) eraikita izan zen 1984an eta Nature (vol 308, pp 715-717, 1984) deitutako aldizkari ospetsuan argitaratu zen.

Ustezko Nemesisen irudikapena.

Nemesis, artikuluaren arabera, izar txiki eta iluna izango litzateke, ziurrenik nano marroi bat, eta bere orbita Plutonena baino milaka aldiz handiagoa litzateke. Nemesis hipotesia hipotesi astronomiko bat da eta eguzkia sistema bitar baten barruan egoteko aukera handia dagoela adierazten du. Sistema honetan gure izarraren kidea –oraindik aurkitu ez dena- Nemesis deituko litzateke (greziar mitologian mendekuaren jainkosa ) Oort hodeiarekin jotzerakoan sortaraziko zituen arazoengatik.

Hipotesi honen arabera , gure eguzkia- galaxian dauden %50 izarren bezala – sistema bitar bateko kidea izango litzateke. Beste kidea, hilda dagoen izar bat, nano marroi bat edo zulo beltz txiki bat izango litzateke, eta 1 eta 3 agi urte tartean orbitatuko luke eguzkia erreferentzia bezala hartuta. 26tik 34rainoko miloi urtetatik behin , Nemesis Oort hodeiarekin talka egingo luke hor dauden asteroide eta kometa handi asko eguzkira botatzen, honek azalduko luke inpaktu handien eta hauen ondoren gertatutako desagerpenen aldizkakotasuna. Gainera, badira hipotesi hau babesten duten neurketa magnetometrikoak[erreferentzia behar]. Ordea, Nemesisek izango lukeen eremu grabitatoriaren ebidentzia faltak hipotesi guztia zalantzan jartzen du.

Muller hau esatera ailegatu da: “milioi bat dolarrekin Nemesis aurkituko dut”. 1985tean Whitmire eta Matese, hego Luisianako unibertsitatekoak , Nemesis zulo beltz bat izan zitekeela esan zuen.

Hipotesi eztabaidatua aldatu

 
Oort hodeia

 

Data horretatik hipotesi hau agertzen eta desagertzen da komunikabideetatik eta komunitate zientifikotik . azken hauek batzuetan hipotesi honetaz trufatzen dira eta besteetan serioski defendatzen dute. Zientzialari gehienek eszeptizismo eta interes gutxiaren tartean daude, naiz eta beste batzuk hipotesi hau defendazen duten.


Bederatzigarren planeta aldatu

1999ren urrian, John Murray bederatzigarren planeta aurkitu zuela ezan zuen, eta bere ezaugarriengatik Nemesis izango litzateke. Azkenean teoria ori ezin izan zen egiaztatu.

Nano marroia aldatu

 
Izar nano marroi bat

2000ren hasieran, EE.UU.ko astronomo talde batek Nemesis izar iluna balitz nano marroi bat izan behar zela kalkulatu zuten, John Matesekin bat eginez, berak urte horretan Oort hodeiaren laurogeita bi kometen orbitak aztertu zituen eta kometen orbitak zerbait arraroa zutela ikusi zuen. Orbiten desbideratze hori Jupiter baino askoz handiagoa den planeta batengatik egina ahal zen. Bere hipotesiaren arabera, planeta berria lurretik eguzkira dagoen distantzia baino 30.000 aldiz urrunago egongo litzateke, eguzkiari buelta bat 6 miloi urte eramango litzaioke eta bere bira eguzkiari, alderantziz izango litzateke beste planeten birak kontuan izanda. Murray, planeta horrek bere orbita sei milioi urtetan egingo zuela eta eguzkitik 5 bilioi km-ra egongo zela kalkulatu zuen. Hala ere oraindik ez daude behar diren froga guztiak, orregatik, hipotesi bat baino da.

Kanpo estekak aldatu