Ireki menu nagusia

Elizabeth Cochran Seaman (Cochran's Mills, Pennsylvania, AEB, 1864ko maiatzaren 5a - New York, New York, AEB, 1922ko urtarrilaren 27a), Nellie Bly izenez ezagunagoa, estatubatuar kazetaria izan zen.

Nellie Bly
Nellie Bly 2.jpg
Bizitza
Izen osoa Elizabeth Jane Cochran
Jaiotza Armstrong konderria (Pennsylvania)1864ko maiatzaren  5a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua New York
Pittsburgh
Heriotza New York1922ko urtarrilaren  27a (57 urte)
Hobiratze lekua Woodlawn Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k) Robert Seaman Itzuli  (1895 -  1904)
Jarduerak
Jarduerak idazlea, kazetaria, eleberrigilea eta sufragista
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Nellie Bly
Nellie Bly signature.svg

BiografiaAldatu

 
Nellie Bly, 1880eko hamarkadaren amaieran.

1890ean, Nellie Bly kazetari estatubatuarrak Jules Verneren Phileas Fogg pertsonaia ezaguna emulatu nahi izan zuen, munduari 80 egunean bira osoa eginez. Fikziozko balentria hobetu egin zuen: 1890eko urtarrilaren 25ean itzuli zen New Yorkera, eta Foggek baino zazpi egun gutxiago behar izan zituen planeta inguratzeko[1].

Ez zen hura izan Elizabeth Cochraneren lorpen bakarra. Besteak beste, 1887an, eritasun mental bat zuela itxuratuz, erietxe psikiatriko batean sar zezaten lortu zuen. Hamar egunean erietxeko baldintza onartezinak sufritu ondoren, New York World egunkarian salatu zuen bizi izandakoa. Kasua epaitegietara iritsi zen, eta erietxeko baldintzak hobetzea erabaki zutenean kazetariaren gomendioak aintzat hartu zituzten[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b   Irazustabarrena, Nagore (2015-02-08) «Munduari bira 72 egunean» ArgiaCC-BY-SA lizentzia .