Nekrofilia homosexuala basahateengan

Nekrofilia homosexuala basahateengan 1995an Herbehereetan ikusitako portaera bati egiten dio erreferentzia. Nekrofilia animaliengan animalia bizidun batek hildako beste batekin sexu erlazioak dituenean gertatzen da. Kasurik ezagunena Kess Moelikerrek ikusi zuen Rotterdameko Historia Natularen Museoan. Bere bulegoan zegoela basahate bat hilik zegoen beste batekin sexu-erlazioak izaten ikusi zuen.[1] Bi basahate ar bortxaketa hegaldi bat egiten ari ziren (hamar basahate arretik bat homosexuala dela kalkulatzen da) eta leihoaren aurka jo zuten. "Beraietako bat hil zen, bestea berarengana jo eta ez zuen inongo erantzunik jaso" idatzi zuen Moelikerrek. Bere ustez hau nekrofilia homosexualaren kasu argi bat zen eta hala adierazi zuen 2001ean DEINSEA aldizkarian.

Hamar basahate harretatik bat homosexuala da.

Ikerketa honengatik biologiako Ig Nobel Saria jaso zuen Moelikerrek.

Horrelako portaerak beste espezie batzuetan ere ikusi dira: Rhinella marina arrek hildako beste ar batzuekin sarpena egiten dute, eta batzuetan animaliak ez diren objektuekin ere[2].

ErreferentziakAldatu

  1. C.W. Moeliker. The first case of homosexual necrophilia in the mallard (243-247 or)
  2. Cane Toads: An Unnatural History

Kanpo estekakAldatu