Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Eguna
Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Eguna urtero apirilaren 17an ospatzen da.[1] Egun horretan Brasilen 17 nekazari hildakoak gogorarazten dira.
Gertaerak Aldatu
1996ko apirilaren 17an, Via Campesina erakundeak deituta, Brasilen Lurrik Gabeko Landa Langileen MST mugimenduko hemeretzi kide hil eta 70 zauritu zituen poliziak. 16an, hau da, bezperan, lurrik gabeko 1.100 lagun Belém hirira abiatu ziren, Eldorado do Caraajás herrian karretera okupatuz. Gobernadoreak polizia operazioa agindu zuen. Forenseen txostenaren arabera hildakoetatik hamar oso gertutik egindako tiroen ondorioz hiz zituzten. Beste zazpi arma zuriz egindako zauriengatik. Geroztik, 1996tik, egun hori, Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Eguna.[2]
Erreferentziak Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
- (Frantsesez):Egunaren inguruko informazioa.
- (Frantsesez):Bideoa Youtuben.
- (Ingelesez):Via Campesinaren webguneko informazioa.
- (Gaztelaniaz):Egunaren inguruko informazioa.