Nekane Intxaurtza

Dimako alkatea eta liburu-argitaratzailea
Nekane Intxaurtza Etxebarria» orritik birbideratua)

Nekane Intxaurtza Etxebarria (Igorre, Bizkaia, 1965eko uztailaren 12a) politikaria eta editorea da. Dimako (Bizkaia) emakumezko lehen alkatea izan da,[1] eta Udako Euskal Unibertsitateko argitalpenen arduraduna da 1990etik.[2]

Nekane Intxaurtza


Dimako alkate

2015 - 2019
Bizitza
JaiotzaIgorre1965eko uztailaren 12a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaDima
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta editorea
Enplegatzailea(k)Udako Euskal Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Dimako alkatea (2015-2019) aldatu

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EH Bildu koalizioaren izenean hautatu zuten alkate.[3][4]

Dimako Udalak, 2015ean zuen milioi bi eta erdiko zorra kitatu zuen, Intxaurtza alkate izan zen lau urtean.[5]

2015etik 2019ra bitarte, Dimako alkatea zela, UEMAren eragileetako bat ere izan zen.[1]

Argitalpenen arduraduna (1990.etik) aldatu

Euskaraz 400 liburutik gora plazaratu duen Udako Euskal Unibertsitateko argitalpenen arduraduna da Intxaurtza 1990etik, ia hasiera-hasieratik.[2][6] UEUk 440 liburu argitaratu ditu 2020 urtera arte, 300 liburu 1990tik, batez beste urtero 10 liburu.[7]

Uztaro aldizkari zientifikoaren idazkaria ere bada Intxaurtza.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Udalerri Euskaldunen Eguna Diman, festa eta aldarrikapena uztartuz | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  2. a b Intxaurtza Etxebarrria, Nekane. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  3. (PDF) Dimako udal batzaren osoko bilkuraren akta (2015-09-14). (Noiz kontsultatua: 2020-03-05)).[Betiko hautsitako esteka]
  4. igorresarean. (2015-04-24). «EH Bilduk Arratiako herrietako alkategaiak aurkeztu dauz gaur Igorren» Igorre sarean (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  5. Intxautza, Nekane. (2019-04-04). Herritarrai. Begitu, 3 or. ISSN 1579-5519..
  6. «''Buruxkak-en webguneko estatistikei erreparatzen badiegu oso nabaria da gailu mugikorren erabileraren gorako tendentzia'' :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  7. UEU. (2020). «UEUk 2020ra arte argitaratutako liburuak (440)-Bilaketa aurreratuaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (UEU) (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  8. «Nor garen :: Uztaro aldizkari elektronikoa» www.uztaro.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).

Kanpo estekak aldatu