Nefridioa (latinez: nephridium) animalia ornogabe askok eta kordatu batzuek duten hodi-formako organoa da, ornodunetan giltzurrunek duten eginkizuna betetzen dutenak. Nefridioaren punta bat kanpoaldera irekia izaten da eta bestea itxia, edo zelomara irekia. Nefridioaren bidez, gorputz barnetik jasotzen den ura eta metabolismoaren hondakinak kanporatzen dira. Bi nefridio-mota daude: protonefridioak (sinpleagoak) eta metanefridioak (konplexuagoak; anelido, artropodo eta moluskuetan).

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu