Edward Ned Madrell (1877-1974ko abenduaren 27a) Man uharteko arrantzale bat izan zen, manxera ama hizkuntza izan zuen azken hiztuntzat jotzen dena.

Ned Maddrell

Bizitza
JaiotzaCregneash1877ko abuztuaren 20a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaManxera
ingelesa
HeriotzaCregneash1974ko abenduaren 27a (97 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Manxera
Jarduerak
JarduerakArrantzalea

Mrs. Sage Kinvig (1870 – gutxi gorabehera 1962) zenaren heriotzaren ondoren, Maddrell zen manxera umetatik mintzatu ahal zuela esan zezakeen pertsona bakarra (iturri batzuen arabera, Maddrellek manxera bere izeba zahar batengandik ikasi aurretik, ingelesez ba omen zekien zerbait), nahiz eta garai hartan beste uhartetar batzuek bigarren hizkuntza gisa ere mintzatzen zuten.

Hizkuntzaren testigantza betiko gordetzeko asmoz, Maddrellek hainbat solasaldi grabatu zituen; adibidez, 1948an arrantzari buruz honako hau grabatu zuen (manxeraz eta ingelesez):

Dooyrt "Ballooilley" rish:
«Ballooilley»k esan zion:
«Vel ny partanyn snaue, Joe?»
«Karramarroak ugari al dira, Joe?»
«Cha nel monney, cha nel monney», dooyrt Joe. «T'ad feer ghoan.»
«Ez gehiegi, ez gehiegi», zioen Joek. «Oso urriak dira.»2


Mandrell aipatzen duen eta haren hitzak jasotzen dituen egunkari artikulu batek dioenez (ordurako, Maddrellek 82 urte zituen), Mandrell eta Kinving ziren bizirik zirauten hikuntza horren azken bi hiztunak:

« Ned Maddrell 13 urte zituela itsasoratu zen, eta beste britainiar itsasontzietako arrantzale gaeleradunekin berba eginez bere manxerari «bizirik» eusteko gai zela ohartu zen. Cregneash udalerri urrunean hazi zen, han «manxeraz hitz egin beharra zeneukan, bestela gizon gor eta ergela zinen, eta inorentzat ez ona».

Baina hori ez zen horrela hirietan. «Han inor ez zen manxeraz mintzatzen, ezta ongi zekitenak ere. Lotsatuak-edo ziruditen. "Penike bat bera ere ez dut irabaziko zurekin", zioten.» Ned agure bizia zen, zer edo zer gortua, baina azken hiztun zaharretako bat izateaz oso harro. «Manxerazko kondaira eta istorioen nere kontakizunen grabaketak dituzte», zioen, «Irlandan eta Estatu Batuetan eta zuk zeuk inoiz entzun ez dituzun lekuetan ere bai».

»
1960. urtearen inguruko egunkari artikulua, manxeraren gainbeherari buruzkoa[1]

Beste manxera hiztun zahar batzuek ez bezala, Maddrellek bere ospeaz gozatu egiten zuela zirudien, eta hizkuntza hura indarberritzeko asmoa erakutsi zuten gazteei irakasteko gogoa agertu zuen (adibidez, Leslie Quirk edo Brian Stowell gazteei). Irlandako Errepublikako lehendakari (taoiseach) Éamon de Valerak Man uhartea bisitatzean, Ned Maddrellekin solasaldia egitea eskatu zuen. De Valerak aspaldidanik bere kezka agertua zuen, britainiar gobernuak eta Man uharteko agintariek manxeraz zuten axolagabekeriaz. Horregatik, Irish Folklore Commission erakundeko talde bat grabagailu batekin uhartera bidali zuen; eta, hizkuntza horretaz geratzen ziren azken testigantzak gordetzeko, hiztunen solsaldiak grabatu zituzten.

Ned Maddrell zena manxeraren azken hiztun zahartzat hartzearen kontrako argudioak aldatu

Dolly Pentreath zenarekin, hots, Kornubieraren azken hiztuntzat jotzen den azken pertsonarekin gertatu zenaren antzera, hor ere piztu da eztabaida, Ned Maddrell manxeraren azken hiztuna izan ote zen.

Egun uhartean manxera hitz egiten duen haur talde txikia aurkako lehen argudioa da. Horren kontraargudioa da manxeraren aldaera garaikide berri bat mintzatzen dutela, eta manxeraren hiztun direla, gaur egungo israeldarrak hebreeraren hiztun diren gisa berean, baina ez hebreera zahar edo klasikoaren hiztunak: hizkuntza bizitzat desagertu den eta gerora berpiztu duten hizkuntza bat hitz egiten dute.

Bigarren argudioa da manxeraren hiztun askok ez zutela jendeaurren erabiltzen, gizartean manxeraz mintzatzea gaizki ikusia baitzegoen. Gainera, manxera ama hizkuntza zuten hainbat hiztunek uhartetik kanpora emigratu zuten. Adibidez, oraindik baieztatu gabeko istorio baten arabera, Manxera hiztun bat hil omen zen Chicago hirian 1980ko hamarkadan, hots, Maddrell hil eta hamar urtera.

Azkenik, zenbaiten hitzetan, Ned Maddrellen ama hizkuntza ez zen manxera. Hortaz, ez zen manxeraren jatorrizko hiztuna, ez baitzuen jaiotzetik hitz egiten; umea zela, izeba zahar bati ikasi omen zion, ez gurasoei. Bestalde, Leslie Quirkek, umea zelarik, bere amona batengandik jaso zituen hizkuntza horretako lehenbiziko jakintzak, eta amona horrek manxera zuen ama hizkuntza; hortaz, manxera hiztun zahartzat jo daiteke Quirk ere.

Erreferentziak aldatu

  1. «Newspaper clipping from the 1950s», Usenet zerbitzuko GAELIC-L eztabaidaguneko mezu batetik (1993ko irailaren 2koa) jasotako aipua.
  1. Language Decline and Language Revival in the Isle of Man: Ned Maddrell Memorial Lecture, November 28, 1996.
  2. Manx Language Samples (with audio): "Are the Crabs Crawling?"

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu