Nazional boltxebismoa (errusieraz: национал-большевизм, alemanez: Nationalbolschewismus), nazionalismoa, bereziki errusiar nazionalismoa, eta boltxebismoaren elementuak elkartzen dituen mugimendu politiko bat da. Bere kide eta jarraitzaileei Nazbolak deitzen zaie (errusieraz: нацболы, alemanez: Nationalbolschewisten), bai euren artean nahiz arerioek mespretxuz ere. Nagusiki, Errusia eta Alemanian eman den ideologia da.

Nazional boltxebismoaren bandera.

Jatorriz eta nagusiki, ezker muturra eta nazionalismoa elkartzen zituen arren, 1989ko Sobietar Batasunaren desegitea jazo ondoren faxismoren elementuak elkartzen dituzten taldeak ere agertu dira.

Nazional boltxebismoaren buruzagi nabarmen batzuk honakoak dira: Alemanian, Ernst Niekisch (1889-1967), Heinrich Laufenberg (1872-1932) eta Karl Otto Paetel (1906-1975); Errusian, Nikolay Ustryalov (1890-1937).

Azken urteetan, nazional boltxebismoaren teorizatzaile nagusiak Aleksandr Dugin (1962- ) eta Eduard Limonov (1943- ) dira, eta alderdi politiko nagusia Alderdi Nazional Boltxebikea (NBP), gaur egun Errusian legez-kanpo dagoena.

Kanpo estekak aldatu