Nazio Askapenerako Frontea (Grezia)
Nazio Askapenerako Frontea-Nazio Askapenerako Herri Armada (grekoz: Ethinkon Apeleftherotikon Metopon-Ethnikos Laikos Apeleftherotikos Stratos), EAM-ELAS, Bigarren Mundu Gerraren garaian, alemaniarren eta italiarren zapalkuntzaren kontrako Greziako erresistentzia-taldea izan zen. 1941ean sortu zen, komunisten babesarekin. EAM alderdiak ELAS eratu zuen gero, bere adar armatua. Denborarekin gerrilla talderik indartsuena bihurtu zen Grezian. Administrazio-egitura garrantzitsua antolatu zuen. Alemaniarrek alde egin zutenean, EAMek herriaren bi herenak kontrolatzen zituen. 1944an ez zuten onartu britainiarren babesarekin ezarri zuten gobernua, eta Gerra Zibila sortu zen, 1949ra arte iraun zuena.
Nazio Askapenerako Frontea (Grezia) | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | ΕΑΜ |
Mota | erresistentziako mugimendua |
Herrialdea | Grezia |
Jarduera | |
Honen parte | Greek Resistance (en) |
Historia | |
Sorrera | 1941eko irailaren 27a |
Desagerpena | 1946 |
- Artikulu hau Greziako alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nazio Askapenerako Frontea».
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.