Navalperalgo geltokia

Espainiako tren geltokia
Navalperaleko geltokia» orritik birbideratua)

Koordenatuak: 40° 35′ 28″ N, 4° 24′ 30″ W / 40.591159°N,4.408444°W / 40.591159; -4.408444

Navalperal Avilako Navalperal de Pinares udalerriko geltokia da, Gaztela eta Leon eskualdean dagoena. Renfe Operadorako distantzia Ertaineko zerbitzuak ditu.

Infobox train2.png
Navalperal
Hurrengo trenak
Estación de Navalperal.jpg
Geltokiko nasa eta trenbideak
Lineak

Las Navas del Marqués Trena  Herradón–La Cañada
Kokapena
Udalerria Navalperal de Pinares,  Espainia
Geltokiaren datuak
Kodea 10208
Irekiera 1863ko uztailaren 1
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 6
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak

Gainera, ADIFen instalazio tekniko bat da.[1]

EgoeraAldatu

Geltokia Madril—Hendaia burdinbidearen 88,5 kilometro-puntuan dago, 1287,87 metroko altueran, Herradón–La Cañada eta Las Navas del Marqués geltokien artean. Tartea bide bikoitzekoa da eta elektrifikatuta dago.[2]

HistoriaAldatu

Geltokia 1863ko uztailaren 1ean inauguratu zen Avila - El Escorial tartea martxan jarri zenean Madril—Hendaia burdinbidea erradialean. 2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.

GeltokiaAldatu

Navalperalek bidaiarientzako eraikin handi bat du, bi pisukoa eta oinplano angeluzuzenekoa. Bi nasa ditu, bata albokoa eta bestea erdikoa, bertara hiru bide iristen direlarik (1, 2. eta 4. trenbideak). Eraikin nagusiari atxikita dagoen markesina batek alboko nasa partzialki estaltzen du. Instalazioak osatzeko, beste hiru bide daude, arestian aipatutakoen paraleloan jarrita eta 6, 8 eta 10 zenbakiekin zenbakituta. Azken hori toperaz amaitzen da, eta eraikin nagusitik urrunen dagoena da.

ZerbitzuakAldatu

    [3]
Jatorria Aurrekoa Linea Hurrengoa Norakoa
Madrid–Chamartín Las Navas del Marqués 13 Herradón–La Cañada Salamanca
Madrid–Chamartín Las Navas del Marqués 16 Herradón–La Cañada Valladolid–Campo Grande
Madrid–Chamartín Las Navas del Marqués 51 Herradón–La Cañada Ávila

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu