Navajo

Navajo Nazioa» orritik birbideratua)

Navajoak[2] (beren hizkuntzan euren buruari dineh deitzen diete, hots, "herria, populua") gaur egun Estatu Batuetan bizi den amerindiar herririk jendetsuena da, denera 300.000 pertsona baitira. Estatu Batuetako hego-mendebaldean bizi dira, Arizona, Mexiko Berria, Utah eta Colorado estatuetan banaturik. Mexiko iparraldeko Chihuahua eta Sonora estatuetan ere 37 navajo bizi dira, denera 60 klanetan.

Navajo

Navajoak
Biztanleak guztira
300.048[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Ameriketako Estatu Batuak: Arizona, Mexiko Berria, Utah
Hizkuntza
navajo, ingeles
Erlijioa
Kristautasuna, sinismen tradizionalak
Zerikusia duten beste giza taldeak
Apatxe

Navajoak atapaskoen familiako apatxe hizkuntzaz mintzo dira. Navajoen artean oinordekotza amagandik alabagana izaten da. Trebeak dira eskulangintzan: oihalak, alfonbrak eta zilarrezko bitxiak egiten dituzte batez ere. Erlijiozko erritu eta ospakizunetan kolore anitzeko hareazko irudiak egiten dituzte.

Historia aldatu

900etik 1200 bitartean, Kanadako hegoaldetik Mexiko Berrira joan ziren apatxe taldeetan dute jatorria. Pixkanaka-pixkanaka apatxeengandik bereizi ziren. XVII. mendeaz geroztik, pueblo indiar herriaren eragina izan zuten, nekazari bilakatu ziren eta bizimodu ibiltaria utzi zuten. Abere hazkuntzan ere ari izan ziren. XVIII. mendean, hegoalderantz eta sartalderantz abiatu ziren eta gatazkak izan zituzten espainiar etxalde-jabeekin eta hopi eta zuñi amerindiar herriekin. 1863an, Kit Carsonek mendean hartu zituen, haien erreserbak suntsitu eta navajo asko eta asko Fort Summerren atxilotu zituen. 1868an sinatu zen bake-hitzarmenak Arizonara eta Mexiko Berrira itzultzeko aukera eman zien.

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu