Navajo Joe
Navajo Joe, Sergio Corbucci italiar zinema zuzendariak zuzendutako spaghetti western film bat da. Burt Reynolds, Aldo Sambrell eta Nicoletta Machiavelli aktoreek antzeztu zuten. Nahiz eta kredituetan Leo Nichols ezizenez agertu, soinu banda Ennio Morricone italiar musikagileak konposatu zuen.
Navajo Joe | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1966 |
Izenburua | Navajo Joe |
Jatorrizko hizkuntza | italiera |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Italia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Spaghetti westerna eta Westerna |
Iraupena | 91 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Espainia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sergio Corbucci |
Gidoigilea(k) | Piero Regnoli Fernando Di Leo |
Antzezlea(k) | |
Burt Reynolds Aldo Sambrell Nicoletta Machiavelli Tanya Lopert Fernando Rey Pierre Cressoy Lucia Modugno Valeria Sabel Cris Huerta Simón Arriaga (en) Mario Lanfranchi Ángel Álvarez (en) Álvaro de Luna Blanco Fortunato Arena Valentino Macchi Franca Polesello (en) Rafael Albaicín (en) José Terrón (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Dino De Laurentiis |
Edizioa | Alberto Gallitti (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Aurelio Crugnola (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ennio Morricone |
Argazki-zuzendaria | Silvano Ippoliti |
Jantzi-diseinatzailea | Marcella De Marchis (en) |
Mendebalde Urrunean girotua egon arren, Espainiako Andaluzia erkidegoko Almería eta Guadix udalerrietan filmatu zen.
Argumentua
aldatuMendebalde Urruna. Joe (Burt Reynolds) navajo bat da, behinola Marvin "Vee" Duncan (Aldo Sambrell), ezizenez "sasikumea", bidelapurrak eta haren morroi taldeak bere amerindiar herria erasotu eta sarraskitu izana mendekatu nahi du. Hasteko, Estella (Nicoletta Machiavelli) korista eta Chuck (Nino Imparato) banjojolearekin batera, bidelapur taldeak Esperanza herrira dirua daraman trena lapurtu ez dezaten lortuko du.
Aktoreak
aldatu- Burt Reynolds: Navajo Joe
- Aldo Sambrell (kredituetan Aldo Sanbrell): Mervyn 'Vee' Duncan
- Nicoletta Machiavelli: Estella
- Fernando Rey: Aita Rattigan
- Tanya Lopert: Maria
- Franca Polesello: Barbara
- Lucia Modugno: Geraldine
- Pierre Cressoy (kredituetan Peter Cross): Chester Lynne doktorea
- Roberto Paoletti as Sheriff Johnson
- Nino Imparato (kredituetan Antonio Imparato): Chuck Holloway, banjojolea
- Lucio Rosato: Jeffrey Duncan
- Valeria Sabel: Hannah Lynne
- Mario Lanfranchi: Jefferson Clay, Esperanzako auzapeza
- Ángel Álvarez (kredituetan Angel Alvarez): Oliver Blackwood, banku zuzendaria
- Rafael Albaicín (kredituetan Rafael Albaicin): Mexikar ile-ehiztaria
- Lorenzo Robledo: Robledo, Duncan bidelapur taldeko kidea
- Álvaro de Luna (kredituetan Alvaro De Luna): Sancho Ramirez, Duncanen taldeko kidea
- Valentino Macchi: Gringo ile-ehiztaria
- Maria Cristina Sani: Joeren emaztea
- Gianni di Stolfo: Elmo Reagan sheriffa
- Simón Arriaga (kredituetan Simon Arriga): Tximino, Duncanen taldeko kidea
- Cris Huerta: Potzolo
- Ángel Ortiz (kredituetan Angel Ortiz): Maingua
- Roderik Auguste (kredituetan Roderick Auguste): Hiritarra
- Dyanik Zurakowska (kredituetan Dianick): Suediar kolonoa
Soinu banda
aldatuJatorrizko soinu banda Ennio Morricone (kredituetan Leo Nichols) italiar musikagilearen abesti hauek osatu zuten:
- Titoli Di Testa-Navajo Joe (Main Title)
- Pelli Conciate E Pelli Morte (Raw Hides and Dead Hides)
- Profilo del Destino (A Silhouette of Doom)
- Saloon Pyote (The Pyote Saloon)
- Storia Indiana (An Indian Story)
- Verso Esperanza (To Esperanza)
- Bandito Prende Il Treno (The Bandit Gets the Train)
- Ma Joe Dice No (But Joe Says No)
- Fine Di Barbara, E Il Ritorno Di Joe (The Demise of Barbara and the Return of Joe)
- Paura E Silenzio (Fear and Silence)
- Navajo E Prigioniero (The Navajo and the Prisoner)
- Guarendo le Ferite (Healing the Wound)
- Addio a Fratello Jeffrey (Goodbye to Brother Jeffrey)
- Navajo Joe
- Dopo la Fine (After the End)
- Titoli Di Coda-Navajo Joe (End Title)
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)