Natural Language Toolkit

Natural Language Toolkit edo NTLK (ingelesez, "hizkuntza naturalerako tresna multzoa"), hizkuntza naturalaren prozesamendu sinboliko eta estatistikorako erabiltzen den programa eta liburutegi multzo bat da, Python lengoaian idatzitakoa. Steven Bird eta Edward Loperek garatu zuten. Adibide programa eta tresneria erabiltzeko beharrezkoak diren kontzeptu nagusiak biltzen dituen liburu bat dauka.

NLTK-k hizkuntza naturalen prozesamendu edota estuki lotutako arloen ikerketa eta irakaskuntzan laguntzea du helburu, besteak beste, hizkuntzalaritza enpirikoa, zientzia kognitiboa, adimen artifiziala, informazioaren berreskurapena eta ikasketa automatikoa. Tresna didaktiko gisa, banakako azterketarako tresna gisa, edota prototipo eta eraikuntzako ikerketa sistemetarako plataforma gisa erabili da jada.  

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu