Natividad Álvarez

dantzari espainiarra

Natividad Álvarez, artistikoki La Bilbainita, bezala ezaguna (Barakaldo, Bizkaia, 1900Gordexola, Bizkaia, 1924ko otsailaren 15a).[1] Askotariko ikuskizunetan ospetsu egin zen, batez ere kriskitinak jotzen eta dantzatzen.[2] 23 urte zituelarik, haren lehen semea jaiotzerakoan, hil egin zen.[3]

Natividad Álvarez
Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1900
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGordexola1924ko otsailaren 15a (23/24 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria
Izengoitia(k)La Bilbainita

Biografia aldatu

Gurasoak Burgostik etorritakoak, Bilboko San Francisco kaleko Salón Vizcayaren anbigura eramaten zuten.[4] Horri esker txiki-txikitatik espektakuluaren mundua ezagutu zuen. [5]Haren dantzatzeko nahiak ikusita ikasteko hamabi urtez Madrilera bidali zuten.[6] Lehen aktuazioa Bartzelonan izan zen, Poliorama antzokian, 1913an. Hogeigarren hamarkadaren hasieran Londresen sarritan dantzatu zuen, baita Parisen ere. Uda garaian Kantabrian ere arrakasta izaten zuen.[7]

1914an Joaquín Sorolla margolari valentziarrak Sevillan ikusi zuen "La Bilbainita" dantzan eta 3 urte geroago kuadro batean betikotu zuen.[8] [9][10]

Hogei urte zituelarik Jose Antonio Aretxabala Hurtado de Mendoza ezagutu zuen eta maitemindu egin ziren.[11] Gizona familia indiano ezagun batekoa zen, Kubako Ron Arechavala ezagunaren sortzaileak.[12] Harengantik espektakulu mundua utzi zuen. Zoritxarrez, neska 23 urte zituelarik, lehen semea erditzerakoan, hil egin zen.

Gordexolako hilerrian eman zioten lurra.[13][14]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «NATIVIDAD ALVAREZ BILBAINITA 1915 ARTSITA HOJA PORTADA REVISTA» todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  2. (Gaztelaniaz) «RECORTE REVISTA ORIGINAL ANTIGUO. NATIVIDAD ALVAREZ, NATI LA BILBAINITA, BAILARINA» todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  3. NATI LA BILBAINITA, y RON HAVANA. (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  4. Calle, Jabier. (2020-05-20). NATI LA BILBAINITA, y RON HAVANA. (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  5. ISBN https://www.euskalmuseoa.eus/public_data/pdf/exposiciones/Biografiak_3.pdf..
  6. (Gaztelaniaz) «Una escapada por Gordexola» gordexolaturismo.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  7. (Gaztelaniaz) admin. (2020-05-30). «Recuerdo artístico / La Bilbainita» Protagonistas VIP Cantabria (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  8. (Ingelesez) «La Bilbainita (1917). Joaquín Sorolla (Spanish, 1863-1923). Oil on canvas. The subject is the Basque dancer and performer Nativid… | Art, Painting, Painting costume» Pinterest (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  9. (Gaztelaniaz) «El retrato de 'La Bilbainita' de Sorolla sale a subasta en Sotheby's» El Diario Vasco 2017-12-03 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  10. Redacción. (2017-11-23). «Sorolla sale a subasta con Sotheby's» ritmos21.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  11. Deia. «Nati, la bilbainita: el destino de la cuna y amores que matan» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  12. ISBN https://www.bilbao.eus/bld/bitstream/handle/123456789/14919/pag36.pdf?sequence=1..
  13. (Gaztelaniaz) «La bilbainita que triunfó con las castañuelas» El Correo 2016-02-16 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
  14. Rua. (2010-10-04). «casonas de indianos 2: 7.- VILLA CARMEN - GORDEXOLA» casonas de indianos 2 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).

Kanpo estekak aldatu