National Velvet (filma)
National Velvet, 1944ko Clarence Brown estatubatuarrak zuzendutako kirol film bat da. Enid Bagnold idazlearen 1935eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Mickey Rooney, Donald Crisp, Elizabeth Taylor, Angela Lansbury, Anne Revere, Reginald Owen eta Terry Kilburn aktoreek antzeztu zuten.
Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Anne Revere) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Robert J. Kern) irabazi, eta Zuzendari onenaren Oscar Saria (Clarence Brown), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Leonard Smith) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Sariaren (Arte Dekorazioa: Cedric Gibbons eta Urie McCleary; Barne Dekorazioa: Edwin B. Willis eta Mildred Griffiths) izendapenak jaso zituen.
ArgumentuaAldatu
Ingalaterra, Sussex. Mi Taylor (Mickey Rooney) estatubatuar mutil gazte abenturazale eta oportunista, halabeharrez, Sewels udalerriko Brown familiaren etxera ailegatu eta bertan lanean hasiko da. Velvet (Elizabeth Taylor) 12 urteko alaba txikienak zaldiekiko zaletasun izugarria du eta loterian zaldi eder bat irabaziko du. Orduan, Taylorrek Velvetek bere zaldia Ingalaterrako garrantzitsuena den Grand National zaldi lasterketan partehartu dezan konbentzituko du.
AktoreakAldatu
- Mickey Rooney: Michael "Mi" Taylor
- Elizabeth Taylor: Velvet Brown
- Donald Crisp: Herbert Brown jauna
- Angela Lansbury: Edwina Brown
- Anne Revere: Araminty Brown andrea
- Jackie 'Butch' Jenkins: Donald Brown
- Juanita Quigley: Malvolia "Mally" Brown
- Arthur Treacher: Lasterketa zuzendaria
- Reginald Owen: Ede baserritarra
- Norma Varden: Sims andereinoa
- Terry Kilburn: Theodore "Ted"
- Arthur Shields: Hallam jauna
- Aubrey Mather: Sarrera ofiziala
- Alec Craig: Timothy "Tim"
- Eugene Loring: Ivan Taski
- Jane Isbell: Jane, eskolako neska
- Matthew Boulton: Sarrera ofiziala
- King Charles: Zaldia, The Pie
- Barry Macollum: Hiriko gizona (krediturik gabe)
- Gerald Oliver Smith: Kameralaria (krediturik gabe)
- Harry Allen: Furgoneta gidaria (krediturik gabe)
- Mona Freeman: Eskolako neska (krediturik gabe)
Kanpo estekakAldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)