"Narrazioak" ipuin liburua da Joseba Sarrionandiak, 1983an argitaratutakoa (Elkar). Hamar ipuin edo narrazio laburrek bilduma hau osatzen dute, Sarrionandiak berak eta Bernardo Atxagak idatzitako hitzatze banarekin batera.[1]

Narrazioak
Jatorria
Egilea(k)Joseba Sarrionandia
Argitaratze-data1983
IzenburuaNarrazioak
ArgitaletxeaElkar
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Joseba Sarrionandia (1985)

Edorta Jimenezen arabera hiru dira liburuaren ezaugarriak: bat, metaliteratura egiten duela (“Ginebra erregina erbestean” ipuinean esate baterako); bi, erabiltzen duen prosa poesiari ei dagokion hizkeratik oso hurre dagoela (lexiko zehatz hautatua, irudi ugaritasuna, hitz-kateaketari darion doinu...), eta hiru, denbora eta lekua legendakoak direla, hau da, ez-denbora eta ez-lekua direla, egileak birsortuak eta historiatik lekoratuak baitira.[2]

Ipuinak

aldatu
  1. Estazioko begiradak.
  2. Arima naufrago bakartiak.
  3. Ginebra erregina erbestean.
  4. Itzalarekin solasa.
  5. Mezurik gabeko heriotza.
  6. Sonbreiru baten istorioa.
  7. Gaueko enkontrua.
  8. Kristalezko bihotza.
  9. Amodio fantasia bat.
  10. Marinel zaharra.
  11. Narrazioei ohar batzu.
  12. Epilogoa, sasoi zaharrak gogoan (B. Atxaga)

Labur-labur honela deskribatzen zituen ipuinak Kakabeltz kritikariak 1984an: lehena, ariketa literario interesgarri bat, bigarrena zorigaiztoko patu baten seinalez beteta, hirugarrenak poesia eta edertasunaren egarriaz ase utzi gaitu, laugarrenak ustekabean harrapatu, bosgarrenak Faulkner gogora ekar erazi, seigarrenak goibeldu, zazpigarrenak aztoratu, zortzigarrenak egoera historiko baten aurrean ezarri, bederatzigarrenak “Bazterrekoak” burura ekarri eta hamargarrenak hunkitu gaitu. Liburua gustagarria dela esanez bukatzen zuen oharra kritikariak. Estilo ezberdin asko ikusten zuen ipuinetan zehar, agian idazlea oraindik saiatzen ari zenaren erakusgarri, agian. Hori, beharbada heldutasuna faltaren marka izan ziteke. Baina Josebak gauzak kontatzean erraztasuna erakusten zuela azpimarratzen zuen. Hitzei lirismoa zerien, ipuinek sortzen duten giro geldo eta hunkigarri hura nabarmena zen. [3]

« Garaitsu berean belaunaldi bati idazten erakutsi ziguten bertze hainbat liburu baino areago —Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean, aidanez, Joxe Austin Arrietaren Abuztuaren 15eko bazkalondoa, Joan Mari Irigoienen Poliedroaren hostoak, Bernardo Atxagaren Ziutateaz—, zaflako baten gisa bizi genuen Joseba Sarrionandiaren Narrazioen irakurketa. Ez dakit jakintsuago edo umilago bilakatu gintuen, ez dakit inuxentekeria apaldu zigun, baina bai aldiz gure gaitzak begi aitzinean jarriz inozentzia urratu. »

Aingeru Epaltza[4]


Erreferentziak

aldatu
  1. Sarrionandia, Joseba. (1983). Narrazioak. Elkar ISBN 84-7529-120-1. PMC 434815144. (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  2. Jimenez, Edorta. (1989-06). kritiken hemeroteka » Narrazioak. Susa (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  3. Kakabeltz / Korrok. (1984). Sarrionaindia-ren xarma ezkutua (kritiken hemeroteka » Narrazioak). armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  4. Epalza, Aingeru. (1994-01). kritiken hemeroteka » Narrazioak. Hegats (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu