Napoleon, Marte jainko bakegile

Napoleon, Marte jainko bakegile Antonio Canova eskultore italiarraren marmolez egindako lan ezaguna da. Eskultura 1803an hasi zuen eta hiru urte behar izan zituen bukatzeko, Frantziako Lehen Inperioaren garaian, alegia. Londresko Apsley Housen iku daiteke. Halaber, munduan, beste kopia batzuk daude, esaterako brontzez egindako Brerako Arte Ederren Akademiakoa (Milan).[1]

Napoleon, Marte jainko bakegile
Napoleon-Canova-London JBU01.jpg
Londresen, Apsley Housen dagoen eskultura.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
HiriaLondres
Koordenatuak51°30′13″N 0°09′06″W / 51.5036°N 0.1517°W / 51.5036; -0.151751°30′13″N 0°09′06″W / 51.5036°N 0.1517°W / 51.5036; -0.1517
Historia eta erabilera
Irekiera1806
JabeaErresuma Batua
Arkitektura
Materiala(k)haitzurdina
Dimentsioak340 (altuera) cm

HistoriaAldatu

Eskultura erraldoi hau, jatorriz, kritikari batzuen ustez, Luigi Canonica arkitektoaren proiektuaren arabera, Milango Senatuko jauregian jartzeko enkargatua izan zen. Urte haietan, Napoleonen arrakastarenak, ohikoak ziren enperadorearen irudi jainkotuak egitea. Bide horretan Canova lehenetariko bat izan zen eta, ondorioz, Napoleonen familia loriatzearen propagandista handienetakotzat jotzen da. 1816an Erresuma Batuko Gobernuak eskultura erosi zuen, 66.000 frankoen truke; hori da gaur egun Apsley Housen dagoena, alegia. 1978ko urriaren 25ean ezezagun batzuk eskuineko eskuan zuen Garaipenaren ikurra lapurtu zuten. Breran 1859tik erakusten den kopia 1811an Righetti anaiek egin zuten.

DeskribapenaAldatu

Martearen irudiarekin aurpegia Napoleonena da. Napoleon idealizatuta agertzen da, biluzik, garaile. Ezkerreko eskuan zetro bat darama eta eskuinean Nike lurra menperatzen. Ezkerreko besoan tunika bat darama. Haren ezpata enbor batetik zintzilik dago. Canovaren erreferente nagusia estatuagintza klasikoa da, bereziki gorputzaren anatomia eta oihalak.

ErreferentziakAldatu

  1. G Hubert et G Ledoux-Lebard, Napoléon : Portraits contemporains bustes et statues, Paris, Arthena, 1999, p. 136.

Kanpo estekakAldatu