Napoka Iria

Musika taldea

Napoka Iria 2005 urtean Eibarren, sorturiko folk, blues eta rock musika taldea da. 2017an taldearen ibilbidearen amaiera iragarri zuen.

Napoka Iria
Datuak
JatorriaEibar (Gipuzkoa)
Musika motafolk, blues, rock
Urteak2005 - 2017
Produkzioa
Diskoetxea(k)Bonberenea Ekintzak
Taldekideak
Miren Narbaiza Martiartu
Ander Mujika Zubiaurre
Informazio gehigarria
IMDB: nm4441930 Facebook: napoka-iria Twitter: napokairia MySpace: napokairia Bandcamp: napokairia Spotify: 6z8JpbSTbDTpy2iOt96ebA iTunes: 592988038 Last fm: napoka+iria Musicbrainz: b5bcbd6d-342d-493c-ba40-b694c681bd30 Songkick: 990393 Discogs: 3858044 Allmusic: mn0003248529 Deezer: 5838285 Edit the value on Wikidata

Taldekideak aldatu

Historia aldatu

2005 urtean Miren eta Ander elkartu ziren eta 2006an maketa bat argitaratu zuten, Napoka Iria. Tarte luze samarra pasa bazen ere bi diska plazaratu zituzten ondoren Lehertarazi edifizioak (2011) eta Arnasten ikasteko berriz (2013). Kontzertuak emateko garaian bi formatu jorratu zituzten, bata Napoka Iria bera, bikoteak eskeinitakoa, eta bestea Napoka Band izena zuena, Willis Drummond eta Andrakan taldeetako kide batzuek lagunduta.

2014-15 denboraldian Euskal Telebistako Tumatxak saioko atal bakoitzean Miren eta Anderrek zegokien talde edo abeslariaren kantu ezagunenaren bertsio akustikoa egin zuten, Aitormena[1] (Hertzainak), Arratsalde honetan (Sorotan bele), Loa Loa (Amaia Zubiria), Aitarik ez dut (Errobi)...

2017an ibilbidearen amaiera iragarri zuten. Azken kontzertua Eibarko Coliseo antzokian izan zen uztailaren 7an[2].

2017an bertan Miren Narbaizak MICE izenarekin bere lehen bakarkako diska atera du.

Diskografia aldatu

Diskak aldatu

Singleak aldatu

  • Itzal itzazu argiak #2 (autoekoizpena, 2013) - 2 abesti
  • Arrakalak (autoekoizpena, 2014) - abesti bat

Kolaborazioak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. EiTB. (2013-09-12). Hertzainak-en 'Aitormena', Napoka Iria-ren eskutik. (Noiz kontsultatua: 2017-06-18).
  2. «Napoka Iria taldeak agur esango du Eibarren azken kontzertua jo ondoren» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-06-18).
  3. Napoka Iria. (Noiz kontsultatua: 2017-06-18).
  4. Lehertarazi edifizioak. (Noiz kontsultatua: 2017-06-18).
  5. Arnasten ikasteko berriz. (Noiz kontsultatua: 2017-06-18).

Kanpo estekak aldatu