Nansako harana
Nansako harana (gaztelaniaz: Valle del Nansa) Kantabrian dagoen harana da, Nansa ibaiak zeharkatua. Liébana eta Sajako haranen artean dago. Beste mugen ikuspuntutik, iparraldean El Escudo mendatea eta Peña Labra mendikatea hegoaldean daude. Kantabriako Ondare Kulturalaren izendapena du.[1]
Nansako harana | |
---|---|
Mota | haran |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′35″N 4°28′12″W / 43.1096082°N 4.4699595°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kantabria |
Ezaugarriak
aldatuNansa ibaiak uholde urak ditu eta malda handiak gainditzen ditu; ondorioz, erosio handia eragiten du, batez ere iturburu ondoren. Paisaia kalitate handikoa da, oso ondo kontserbatuta. Beste ezaugarrien artean, mendi garaiak eta haritzen eta pagoen baso autoktono zabalak ikus daitezke. Halaber, populazioa txikia da, gehien batean abeltzaintzan lanean.[2]
Historia
aldatuBehe Erdi Aroan eta Antzinako Erregimenean bailara Aguilar de Campóoko markesen jauntasunaren partea zen.
Haraneko udalak
aldatu- Lamasón
- Rionansa
- Tudanca
- Polaciones
- Cabuérniga Udalaren Carmona, Herrerías eta Val de San Vicente.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):NansaNatural Turismo informazioa.]
Ikus, gainera
aldatu- Nansa ibaia
- Saja-Nansako eskualdea