Ireki menu nagusia

CIC nanoGUNE irabazi-asmorik gabeko ikerketa-zentro bat da, Donostiakon (Gipuzkoa) Tolosa hiribidean kokatua, nanozientziaren eta nanoteknologiaren ezagutzaren mugan jarduten duena. 2009an sortu zen, ikerketa-zentro kooperatibo gisa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta zentro kontsolidatu izendatu zuen Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 2010ean.

nanoGUNE
NanoGUNEbuilding.jpg
CIC nanoGUNEren eraikina
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Helbidea CIC nanoGUNE. Tolosa hiribidea, 76
Ibaeta, 20018 Donostia
Koordenatuak 43° 18′ 17″ N, 2° 00′ 26″ W / 43.304772°N,2.007267°W / 43.304772; -2.007267Koordenatuak: 43° 18′ 17″ N, 2° 00′ 26″ W / 43.304772°N,2.007267°W / 43.304772; -2.007267
Historia eta erabilera
Irekiera2006
Arkitektura
Webgunea http://www.nanogune.eu/ www.nanogune.eu
Webgune ofiziala

"Txikitasunaren erronka handia" esaldiarekin laburbiltzen du Jose M. Pitarke ikerketa-zentroko zuzendariak nanoGUNEren filosofia. Ikerketa-zentroaren helburua da nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorreko ikerketa sustatzea eta koordinatzea, nanoteknologian oinarritutako industria garatzeko eta teknologia-transferentzia sustatzeko.

Hainbat arlotako ikerketa-taldeak ditu: nanomagnetismoa, nanooptika, automihiztadura, nanobiomekanika, nanogailuak, mikroskopia elektronikoa, nanomaterialak, teoria eta nanoirudia.

Punta-puntako azpiegiturak ditu 6.200 m2-ko eraikinean. Besteak beste, 300 m2-ko areto zuria du, eta 15 laborategi ultrasentikor.

Hauek dira CIC nanoGUNEren gaur egungo bazkideak: DIPC, UPV/EHU, Tecnalia, IK4, Gipuzkoako Foru Aldundia, CAF, Petronor eta IKOR[1].

2014ko abenduaren 13an jakin zenez, CTECHnano enpresa sortu zuen CIC nanoGUNEk[2].

ErreferentziakAldatu

Kanpo-loturakAldatu