Nani Jiménez
Nani Jimenez Puerta (Valentzia, 1981eko abenduaren 9a) valentziar aktorea eta modeloa da. Ezaguna egin zen, batez ere, L'Alqueria Blanca telebistako telesailean Asun Falcóren rola interpretatu zuenean.
Nani Jiménez | |
---|---|
2008 | |
Bizitza | |
Jaiotza | Valentzia, 1981eko abenduaren 9a (43 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Aktore ibilbidea
aldatuNolabaiteko ospea lortu zuen Valentziako Erkidegoan, Canal 9 telebista autonomikoko L'Alqueria Blanca telesailean paper bat egin baitzuen, Assun Falcó interpretatu zuen.[1]
2009an, El internado telesailean hasi zen lanean, seigarren denboraldian, Amaia antzeztuz, Laguna Negra barnetegiko ikasle distiratsu eta erakargarria. Marcosen lagun taldean sartzea kosta egiten zitzaion, eta zailtasun horrek erakarri egiten zuen. Seigarren denboraldian hasi eta hurrengoan ere jardun zuen, telesaila amaitu arte egon zen.[2]
2011n, Hospital central telesailaren 20. denboraldian hartu zuen parte. Ariadna doktore egoiliar gaztearen rola egin zuen. Mediku lanean zituen dohainak eta talentua ez ziren oharkabean pasatzen, baina lanbide horretan oso garrantzitsua zen zerbait falta zitzaion: bokazioa. Ariadna pertsonaiak uko egiten zien kasu konplexuei, erabakiak hartu beharrik ez izateko eta enpatiarik ez zuen pazienteak ez engaiatzeko.[3]
2012an, Isabel telesaileko kidea izan zen, Isabel de Solís "Zoraida" Granadako emirraren ohaidearen papera egin zuen, aurretik Muley Hacén emirrak bahitu eta esklabo kristau izan zuena.[4]
Amar es para siempre bazkalosteko serialean parte hartu zuen, Isabel Hernandez pertsonaia antzeztuta.[5]
Publizitate kanpaina batzuetan modelo lan egin du, eta hainbat zinema filmetan parte hartu du, besteak beste: 3 días, Lo que tiene el otro eta Mi verano con Marián telebistarako filmak.
Filmografia
aldatuTelebista
aldatuUrtea | Lana | Pertsonaia | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2006 | El cas de la núvia dividida | TV3 | TV Movie | |
2007 | Mi último verano con Marián | Carla | Canal 9 | TV Movie |
2007-2012 | L'Alqueria Blanca | Assun Falcó Martínez | 110 atal | |
2009-2010 | El internado | Amaia González | Antena 3 | 25 atal |
2011 | 6 motivos para dudar de tus amigos | Gabriela | Canal 9 | TV Movie |
Carmina | Telecinco | Atal 1 | ||
2012 | Hospital Central | Ariadna Rubio | 17 atal | |
2013 | Isabel | Isabel de Solís | TVE | 7 atal |
2014 | Los misterios de Laura | Beatriz Vila | Atal 1 | |
2015 | Amar es para siempre | Isabel Hernández | Antena 3 | 52 atal |
2021 | Valeria | Virginia | Netflix | 2 atal |
Film luzeak
aldatu- Lo que tiene el otro, errepartoko pertsonaia. Zuzendaria: Miguel Perelló (2007)
- Tres días, bere burua. Zuzendaria: F. Javier Gutiérrez (2008)
- Sexykiller, morirás por ella, moja pertsonaia. Zuzendaria: Miguel Martí (2008)
- Cien años de perdón, Laura pertsonaia. Zuzendaria: Daniel Calparsoro (2015)
Film laburrak
aldatu- Un reflejo de ti, She pertsonaia. Zuzendaria: Ramón Rodríguez (2012)
Bizitza pribatua
aldatuMiguel Barbera aktorearekin harremana izan du. 2017ko apirilaren 6an jaio zen bien lehen semea, Enric izeneko haurra.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «'L'Alqueria Blanca' cumple 10 años resistiéndose a morir» valenciaplaza.com.
- ↑ «'El internado' regresa con más terror en su sexta temporada» El Pais.
- ↑ «Personajes al límite, en la nueva temporada de ‘Hospital Central’» Telecinco.es.
- ↑ «El rodaje de la nueva temporada de 'Isabel' se traslada a la Alhambra» Revista Hola.
- ↑ «Nani Jiménez es Isabel Hernández en 'Amar es para siempre'» Antena3.
- ↑ Bekia. (8 de abril de 2017). Nani Jiménez anuncia el nacimiento de su primer hijo con Miguel Barberá. .