Nancy Grace Augusta Wake (Wellington, Zeelanda Berria, 1912ko abuztuaren 30aLondres, Erresuma Batua, 2011ko abuztuaren 7 ), eskuarki Nancy Wake deitua, bere senarren abizenez Nancy Forward edo Nancy Fiocca eta Sagu zuria ezizenez -Gestapok ipini zion ezizen hori—, australiar kazetari eta isileko agentea izan zen, Bigarren Mundu Gerran Frantziako Erresistentzian jardun zuena.

Nancy Wake

Bizitza
JaiotzaRoseneath (en) Itzuli1912ko abuztuaren 30a
Herrialdea Zeelanda Berria
 Australia
HeriotzaKingston-upon-Thames2011ko abuztuaren 7a (98 urte)
Hezkuntza
HeziketaNorth Sydney Technical High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, partisanoa, SOE agent (en) Itzuli eta espioia
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Souris blanche, The White Mouse, Lucienne Suzanne Carlier, Hélène, Witch eta Andrée
Zerbitzu militarra
Adar militarraSpecial Operations Executive (en) Itzuli
Graduakapitain
Parte hartutako gatazkakWorld War II in Yugoslavia (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Liberal Party of Australia (en) Itzuli

IMDB: nm1196877 Find a Grave: 74617823 Edit the value on Wikidata

Hasieran, Frantziako Erresistentziaren mezulari aritu zen, eta ospea lortu zuen maki taldeetan. Aurrerago Ian Garrow kapitainaren ihes-unitatearekin bat egin zuen, Ehunka pertsonei lagundu zien alemaniarrek okupatutako lurraldeetatik ihes egiten. Eta, horrenbestez, aliatuen bandoan ohore-domina gehien jasotako emakumea izan zen, esaterako Ohorezko Legioa, Frantziako Erresistentziaren Domina, George Domina edo Askatasunaren Domina Presidentziala. Bizitza arriskuan izan zuen gerra osoan; Gestapok bost milioi liberako saria ezarri zuen 1943an hura harrapatzea lortzen zuenarentzat. Baina Wake 2011n hil zen, 98 urte zituela.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Irazustabarrena, Nagore. Nancy Wake espioi britainiarra hil da. argia.eus, CC BY-SA 3.0 lizentzia (Noiz kontsultatua: 2018-5-2).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nancy Wake