Nahikari Gabilondo

Bertsolaria

Nahikari Gabilondo Mendizabal (Zarautz, Gipuzkoa, 1978ko urtarrilaren 1a) gipuzkoar bertsolaria, idazlea, itzultzailea eta erizaina da.[1]

Nahikari Gabilondo
Bizitza
JaiotzaZarautz1978ko urtarrilaren 1a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, itzultzailea eta erizaina

Bizitza

aldatu

Nahikari Gabilondo zarautz herrian jaio zen 1978an. Erizaintza ikasketak egin zituen. 11 urterekin hasi zen Zarauzko Etxebeltz bertso-eskolan. 14 urte zituela ekin zion bat-bateko bertsogintzari, eta eskolartekoetan, bat-bateko sariketetan eta Txapelketa Nagusietan aritu da. Motxian bertso-eskolako kidea ere bada.[2]

Lan ibilbidea

aldatu

Ikasketaz erizaina bada ere, itzultzaile egiten du lan.[3]

Gabilondoren lehen bertso saioa Zarautzen izan zen 1991n, ikastolako kurtso bukaerako bazkarian, kantulagun Julen Zulaika, Aitzol Illarramendi, Aritz Aranburu eta Imanol Epelde zituela.

Epaimahai lanetan jardun du hainbat bertso saiotan, hala nola, 2024an bere jaioterriko Basarri bertsopaper lehiaketan Andoni Egaña eta Unai Muniain ondoan zituela.[4]

Txapelketak

aldatu

Argitaratutako lanak

aldatu

Liburuak

aldatu

Artikuluak

aldatu
  • Bakardadeak, COVID-19aren sintomez haragoko sufrimendua (2020), Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria, 2 zk. (abendua), liburukia. 4, or. 79-82.  ISSN 2530-9412,

Itzulpenak

aldatu

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Mantxi. (1999). «Zarautz-Salbide: kontrario eta adiskide» Bertsolari Aldizkaria (Andoain) (35. zkia.): 120-122 or...
  2. Xenpelar Dokumentazio Zentroa. Nahikari Gabilondoren biografia bertsolaritzaren datu-basean. (Noiz kontsultatua: 2017ko irailaren 25ean).
  3. Norteko Ferrokarrilla. (2008ko martxoaren 19an). Medikuak bertsotan 1. (Noiz kontsultatua: 2017ko irailaren 25ean).
  4. (Gaztelaniaz) Amundarain, Pedro. (2024-05-09). «Zarautz sigue fomentando el euskera y la bertsolaritza» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
  5. (Gaztelaniaz) «Tximeletak Eta Gozokiak (libro del 2022). Escrito por GABILONDO NAHIKARI. ISBN 9788413703305» La Vanguardia 2022-11-24 (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).
  6. Haurtxoak Barreka Eta Barreka. .
  7. a b (Gaztelaniaz) «Nahikari Gabilondo Mendizabal» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2025-01-08).

Kanpo loturak

aldatu