Nahia Quincoces Altuna

Mendiko eskiatzailea

Nahia Quincoces Altuna (Mendexa, Bizkaia, 1983ko abenduaren 12a) suhiltzailea eta kirol ibilbide zabala duen mendiko eskiatzailea da. Kirol horretan, mundu mailan oso ezagunak diren hainbat probatan parte hartu du eta horietako askotan lehenengo postuak lortu ditu. Banakako lasterketetan, bertikaletan, esprinetan eta taldekako lasterketetan, denetan lehiatu da.

Nahia Quincoces Altuna

Bizitza
JaiotzaMendexa1983ko abenduaren 12a (41 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksuhiltzailea
Enplegatzailea(k)Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileak
Eusko Jaurlaritza
Azkue Ikastola

Facebook: NahiaQuincoces12 Twitter: nahiaquinco Instagram: nahiaquinco Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu
 
Nahia suhiltzailea da, lanbidez.

Ama, Aurora Altuna sendagilea da eta aita, Ramón Quincoces gozogilea zen (2014ean hil zitzaien aita).[1] Ahizpa bat ere badu, bera baino nagusiagoa.

2001etik 2006ra bitartean Jarduera Fisikoa eta Kirolean Lizentziatura egin zuen Gasteizko UPV-EHUn eta 2004-2007 bitartean Haur Hezkuntza Magisteritza, UPV-EHUn, baita. 2007-2008 bitartean, Master in Health and Exercise Science egin zuen, University of Glocestershiren.

Sei urtetan zehar irakasle lanak egin zituen, baina txikitatik bere ametsa suhiltzailea izatea zenez, 29 urte zituela suhiltzaile oposaketak prestatzen hasi zen. Lau urte eta gero, 2016an, suhiltzaile bihurtu zen eta Markina-Xemeingo suhiltzaile parkean lan egiten hasi zen.

Bere lanbideaz gain, Nahiak hiru ordu inguru entrenatzen ditu egunero, astean sei egunetan, baina denbora ateratzen du bere zaletasunetarako: bizikletan ibiltzea, lagunekin egotea eta bidaiatzea.

Mendiko eskiatzailea

aldatu
 
Altituyn irabazi zuenekoa.

2011n bere lehenengo lasterketa egin zuen eta geroztik mundu mailan ezagunak diren hainbat frogatan parte hartu du. Gero eta emaitza hobeak lortzen ari zela, 2016ean lesio bat eduki zuen belaunean. Horrek atzendu egin zuen bere kirol ibilbidea, baina denbora gutxiren buruan, errekuperazio lan handia egin eta gero, probetara itzuli zen eta berriro hasi zen emaitza bikainak lortzen.[2]

Bere kirol lorpen aipagarriena, 2019an lortutakoa da. ISMF Munduko Kopan (Lake Song Hua, Txinan). Bai banakako lasterketan, bai bertikalean bai esprintean, denetan, lehenengo postua lortu zuen.[3]

Aipatzekoa da, Mezzalamako proban hainbatetan parte hartu izan duela eta 2023koan, 3. postua lortu zuela bere taldearekin batera.

“Mendiko eskiko proba zaharrena da Mezzalama, baita gogorrenetakoa ere. 1933an sortu zen eta aurreko larunbatekoa 23. edizioa izan da, bi urtean behin egiten baita lasterketa. Monte Rosako glaziarretan egiten da proba, goi-mendian, eta lau mila metroko hiru gain igotzen dira: Castore, Naso del Lyskamm eta Roccia della Scoperta. Ibilbidearen zati handi bat glaziar-eremuan denez, segurtasunagatik, hiruko taldetan egiten da lasterketa: hiru taldekideek soka berari lotuta joan behar dute, arrakalen arriskua gutxitzeko, eta horrek areago zailtzen du ibilia. Jatorrizko ibilbidea Breuil-Cervinian abiatzen da eta Gressoney-La-Trinite herrian bukatu. 45 km dira guztira, eta goranzko desnibela ia 3.000 metrokoa da. Ibilbidea, gainera, 4.000 metrotik gora doa kilometro askotan, eta, beraz, funtsezkoa da altuerara ondo egokituta egotea.”

Ramon Olasagasti. Berria.[4]

Palmaresa

aldatu
Urtea Lasterketa Modalitatea Postua
2012 Espainiako Txapelketa Banakakoa   [5]
2014 Ternua Altitoy proba Taldekoa  [6]
2016 Europako Txapelketa Esprint  [7]
2016 Munduko Kopa Esprint 6.a[8]
2019 ISMF World Cup (Txina) Banakakoa   [9]
2019 ISMF World Cup (Txina) Bertikala   [9]
2019 ISMF World Cup (Txina) Esprint   [9]
2019 Suitzako Villars-Sur-Olloneko Munduko Txapelketa Txandakakoa   [2]
2020 Euskal Herriko Txapelkeeta Banakakoa   [10]
2021 Bikotekako Espainiako Txapelketa (Candanchú) Binakakoa   [11]
2021 Adamello Ski Raid Binakakoa 6.a[12]
2022 12TH Altitoy-Ternua Taldekoa   [13]
2022 Euskadiko Binakako Eski txapelketa Binakakoa   [13]
2023 Euskadiko Eski Txapelketa Banakakoa  [14]
2023 Espainiako Txapelketa (Euskal Selekzioarekin lehiatuz) Esprint 4.a [15]
2023 Espainiako Txapelketa (Euskal Selekzioarekin lehiatuz) Bertikala 5.a[15]
2023 Espainiako Txapelketa (Euskal Selekzioarekin lehiatuz) Banakakoa   [15]
2023 Karoloko lineako proba Banakakoa   [16]
2023 Euskal Herriko Mendiko Kopan eta Krono igoera Banakakoa   [16]
2023 Mezzalamako Mendiko Eskiko Proba Taldekakoa   [4]
2024 Comapedrosa Esp and Cup 2023/2024 Banakakoa   [3]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Correo, El. (2014-06-03). «QUINCOCES ARANO,RAMON | Esquela» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-11-14).
  2. a b (Gaztelaniaz) díaz, MANUELA. (2019-05-03). «La esquiadora de montaña que nació junto al mar» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  3. a b (Ingelesez) «Nahia Quincoces Altuna - Skimostats» skimostats.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  4. a b «Quincoces eta Campos hirugarren izan dira Mezzalaman» Berria 2023-04-27 (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  5. (Gaztelaniaz) díaz, MANUELA. (2019-05-03). «La esquiadora de montaña que nació junto al mar» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  6. «Open Ternua Altitoy mendiko eski lasterketa irabazi dute Nahia Quincoces mendexarrak eta Amets Maiztegi hondarribiarrak» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2014-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  7. (Gaztelaniaz) FEDMe. (2016-02-10). «Marta García se proclama subcampeona de Europa en modalidad Sprint» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  8. Hitza, Kazetaria(e)ko. (2016-02-22). «Nahia Quincoces Transcavalloko esprint lasterketan podiumetik kanpora geratu da» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  9. a b c (Ingelesez) «Nahia Quincoces Altuna - Skimostats» skimostats.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  10. Aintzina, Monasterio(e)ko. (2020-02-18). «Nahia Quincoces, Euskal Herriko txapeldun» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  11. Aintzina, Monasterio(e)ko. (2021-03-22). «Quincoces eta Riba bigarren sailkatu dira Bikotekako Espainiako Txapelketan» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  12. Aintzina, Monasterio(e)ko. (2021-04-14). «Nahia Quincocesek Adamellon amaitu du denboraldia» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  13. a b «Igone Camposek Euskadiko binakako txapelketa irabazi du» Goierriko Hitza 2022-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  14. Alex, Uriarte(e)ko. (2023-01-31). «Nahia Quincoces, Euskadiko Txapeldun» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  15. a b c Alex, Uriarte(e)ko. (2023-02-06). «Quincoces, maila handian Espainiako Txapelketako hiru probetan» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  16. a b «Nahia Quincoces eta Jon Ander Aranburu Bandres-Karolo Memorialaren txapeldun» Berria 2023-02-12 (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).

Kanpo estekak

aldatu