Nagaoka (Niigata)
Nagaoka (japonieraz: 長岡市 Nagaoka-shi ) , Japoniako Niigata prefekturako bigarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera 277.749 biztanle ditu.
Nagaoka 長岡市 長岡市 (Nagaoka-shi) | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiri nabarmena | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūbu Niigata | ||
Izen ofiziala | 長岡市 長岡町 | ||
Jatorrizko izena | 長岡市 | ||
Posta kodea | 940-8501 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 37°26′46″N 138°51′04″E / 37.44619°N 138.85125°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 840,88 km² | ||
Mugakideak | Niigata, Tsubame (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 265.868 (2021eko martxoaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 298 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1906ko apirilaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Bamberg, Romainmôtier-Envy, Treveris, Fort Worth, Shirataka (en) ![]() | ||
http://www.city.nagaoka.niigata.jp/other/english.html www.city.nagaoka.niigata.jp |
Geografia
aldatuNiigata prefeturaren erdialdean kokaturik dago, hiriburuaren hegoaldera, Japoniako itsasoaren ertzean. Higashiyama mendilerroa dauka ekialdean eta Shinano ibaiak zeharkatzen du hegoaldetik iparraldera. Ibaiaren bi ertzetan kokatzen da Nagaokako industria.
Historia
aldatu1616an Tokugawa shogunerriak Naoyori Hori ezarri zuen Nagaokako agintari eta honek Shinano ibaiaren ertzean gaztelua eraiki zuen. Edo Aroan herria garatuz joan zen gazteluaren inguruan. 1868 urtean Meiji enperadorearen eta tokugawatarren arteko borroka izan zen bertan eta hiria suntsitua izan zen. Inguruko herriek ehun arroz saku eman zizkieten biztanleei biziraun zezaten.
Hiria berreraiki eta 1906an udalerria eratu zen. 1945ean hegazkin estatubatuarren bonbaketek berriz suntsitu zuten hiria eta berriz hutsetik hasi behar izan zuen. XX mendean hainbat uholde, elur-jausi handi eta lurrikara ere sufritu behar izan ditu.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Kome Hyappyo monumentua, ehun arroz sakuen donazioa sinbolizatzen duena.
- Shinano ibaia
- Aoshi santutegia.
- Hotoku Inari santutegia.
- Hiragata santutegia.
Iruditegia
aldatu-
Aoshi santutegia.
-
Hotoku Inari santutegia.
-
Hiragata santutegia.
Hiri senidetuak
aldatu- Fort Worth (AEB) (1987)
- Bamberg (Alemania) (1995)
- Treveris (Alemania) (2006)
- Romainmôtier-Envy (Suitza) (2006)
- Honolulu (AEB) (2012)
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)(Japonieraz) Udalaren webgunea.