Nafarroako Kontseilua

Nafarroako Kontseilua Nafarroako Foru Erkidegoaren organo aholku-emaile gorena da. Bere helburua Nafarroako Gobernuari aholkuak ematea eta Espainiako 1978ko konstituzioa, Foru Hobekuntza eta beste legeen betetzeaz eta gordetzeaz arduratzea da[1]

Nafarroako Kontseilua
Lurralde Historikoa Nafarroa
EgoitzaArrieta kalea, 8. 6.a, Iruñea
Sorrera1999
KontseiluburuaEnrique Rubio Torrano
Webguneawww.cfnavarra.es/consejonavarra

1999an sortua, Nafarroako Gobernuko lehendakariak izendatutako zazpi kidek osatuko dute Kontseilua; nafartasun politikoa eta gaitasun eta ospe aitortua duten legelarien artean hautatuko dira: bost Nafarroako Parlamentuak proposatuko ditu, bere kideen gehiengo osoarekin hautatu ondoren; gainerako biak Nafarroako Gobernuak proposatuko ditu. Nafarroako Kontseiluko kideak sei urteko eperako izendatuko dira eta berriro hautatuak izaten ahalko dira[1].

Osaketa aldatu

Nafarroako Kontseilua[2]
Kargua Izenak
Kontseiluburua Enrique Rubio Torrano
Idazkaria José Antonio Errazkin Lizarraga
Kontseilukideak
  • Alfredo Irujo Andueza
  • Jose Iruretagoiena Aldatz
  • Julio Muerza Espartza
  • Eugenio Simón Acosta
  • Alfonso Zuatzu Moneo

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu