Nafarroako Itzulia
Nafarroako Itzulia Nafarroako Foru Erkidegoan jokatzen den etapakako lasterketa da.
2024ko Nafarroako Itzulia | |
Ezaugarriak | |
---|---|
Data | Maiatza/Ekaina |
Eskualdea | Nafarroa Garaia |
Euskarazko izena | Nafarroako Itzulia |
Modalitatea | Errepidea |
Txapelketa | Amateur |
Mota | Etapako lasterketa |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1941 |
Edizio kopurua | 61 (2024) |
Lehenengo irabazlea | Julián Berrendero |
Garaipen gehien | Mariano Díaz (3 aldiz) |
Amaierako edizioa | Alex Díaz Alvárez |
Lasterketaren historia
aldatuLehenengo edizioan (1941ean) parte hartzaile guztiak profesionalak izan ziren, bigarrenean, berriz, (1955ean) amateurrek zein profesionalek har zezaketen parte.
Zazpi urteko etenaldiaren ondoren (1962an) afizionatuentzako proba bilakatu zen (hala ere, salbuespenak izaten ziren eta zenbait profesional independente onartuak izan ziren). Hogeita hamar urte geroago, 1992an, Itzuliak UCIren 2.5 maila lortu zuen, eta talde profesionalak onartuak izan ziren, baina gehieneko adin-muga bat mantenduz.
2005ean "UCI Europe Tour" zirkuitu kontinentalean sartu zen proba, ME 2.2 kategorian (elite mailako gizonak). 2009an, UCIren goi tasak zirela eta, UCNk zirkutu horretatik ateratzea erabaki zuen. 2013. urtean, krisi ekonomikoa zela eta, kolokan egon zen eta azkenean bi etapa egin zuen. Une horretatik aurrera etapa gutxiago izan zituen eta beraz, garrantzia ere murritzagoa.
Urtero, maiatzaren bukaeran edo ekainaren hasieran jokatzen da; helmuga Iruñean izaten ohi zen, baina 2017tik aurrera lekualdatu da. Gainera, 2020. eta 2021. urteetako ekitaldiak ez ziren ospatu COVID-19 pandemia zela eta.
Lehendabiziko ekitaldian Julián Berrenderok irabazi zuen[1]. Garaipen gehien lortutako txirrindularia Mariano Díaz da, hirutan, hain zuzen ere.