Nafarroako Ikastetxea

Nafarroako Ikastetxea (frantsesez Collège de Navarre), Joana I.a Nafarroakoaren testamentuari esker, 1309an Parisen sortutako ikastetxea izan zen. Ikastetxea egin zedin, Joanak bere Hôtel de Navarre, garai hartan Parisen zegoen etxandi ederrenetako bat, legatu zuen. Oso prestigio handiko ikastegia izan zen, XVI. mendean Sorbonarekin lehiatzera iritsi zena. 1793an, Frantziako Iraultzaren ondoren, itxia izan zen. 1805ean bertan kokatu zuen Napoleonek Parisko Ikastetxe Politeknikoa.[1]

Nafarroako Ikastetxea
College.of.Navarre.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
MétropoleParis Handiko metropolia
HiriaParis

ErreferentziakAldatu

  1. Carlos Sanchez-Marco: Collège de Navarre. Historia Medieval del Reyno de Navarra

Kanpo estekakAldatu