Nafarroako Fusilatu, Eraildako eta Desagertuen Senitartekoen Elkartea

Nafarroako Fusilatu, Eraildako eta Desagertuen Senitartekoen Elkartea 2002ko azaroan[1] frankismoak sortutako biktimen oroimen historikoa berreskuratzeko helburua duen elkartea da[2].

Nafarroako Espainiako Gerra Zibileko hobi komunen mapa

Egindako lanari esker 2003ko martxoaren 10ean Nafarroako Parlamentuak 1936ko estatu-kolpearen ondorioz fusilatutako nafarren aldarrikapen eta ordaintzearen aldeko adierazpena egin zuen[3]. Era berean, 2007ko irailaren 21ean Iruñeko Udalak, Nafarroa Bairen bitartez egindako proposamenaren ondorioz, fusilatuak omentzea adostu zuen.

Presidentea Mirentxu Agirre, 1936an fusilatutako Fortunato Agirre Lizarrako alkate jeltzalearen alaba, da.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Nafarroako fusilatu, eraildako eta desagertuen senitartekoen elkartea. Quiénes somos. .
  2. Elizondo, Edurne. (2003-09-14). «Memoria historikoa berreskuratzeko lanaren mamitzea da ekimen hau» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  3. Nafarroako Parlamentua. Adierazpena. .
  4. «Esperanza sin olvido. "El espíritu de los fusilados desaparecidos está aquí"» Diario de Noticias 2008-5-9.

Kanpo estekak aldatu