NASTAT

Nafarroako Gobernuaren estatistika-erakundea
Nafarroako Estatistika Erakundea» orritik birbideratua)

Nastat, edo Nafarroako Estatistika Erakundea, Nafarroako Foru Komunitateko estatistikako erakunde publiko ofiziala da. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikitako Nafarroako Gobernuaren erakundea da.

NASTAT
Datuak
Motaestatistika institutua
HerrialdeaNafarroa Garaia
Historia
Sorrera1997
webgune ofiziala

1997an sortu zen, NEI - IEN izenarekin, Nafarroako Estatistika Institutua, Nafarroako Foru Komunitateko Estatistika Sistemaren elementu nagusia da, Nafarroarentzat interesa duen estatistika-jarduera publikoa zuzendu, koordinatu eta sustatzeko arduraduna.

2017an, Nastat izena hartu zuen, Nafarroa eta Estatistika hitzekin sortutako akronimoa.

Nastatek eskaintzen dituen zerbitzuak aldatu

Datu estatistikoen ulermena eta erabilera erraztu nahi du Nastatek zerbitzu hauen bidez:[1]

  • Produkzio estatistiko propioa
  • Informazioaren kudeaketa. Helburua informazioa homogeneizatzea eta bultzatzea da, ekoizpena eta irisgarritasuna errazteko.
  • Estatistika-zabalkundea. Datu estatistikoak zabaltzeko bide nagusia web-orria da. Informazioa hainbat produktutan ematen du: oharrak, bistaratzeak, taulak eta metodologiak, batez ere. Taulek eta bistaratzeek kontsulta-maila desberdinak ahalbidetzen dituzte, eta neurrirako eskaerek, berriz, nahi den informazioa zabaltzen dute. @nastat_na tuitterraren profilak aukera ematen du, halaber, estatistika publikoa azkar eskuratzeko eta edukietan sakontzeko esteka bidez. Eskola-esparruan, estatistika hezkuntza-komunitatera hurbilduko duten edukiak sortzeko lan bat jarri da abian. Gainera, Nastatek ikastetxeekin lankidetzan dihardu, egiten duen lana azaltzen duten hitzaldien bidez. Eduki estatistikoko infografiak edo mapak eginez, estatistika publiko berrietara hurbildu nahi da, informazioa euskarri deigarriagoetan ikusaraziz.
  • Erabiltzaileei laguntzea. Nastatek, bere estatistika-lan publikoan, laguntza pertsonalizatua ematen die erabiltzaile guztiei, bai datuen analisian, bai aholkularitza metodologikoan, bai Nafarroako Gobernuko beste sail edo erakunde batzuetatik, bai estatistikari buruzko zalantzak argitzeko laguntza behar duten herritar anonimoetatik. Nafarroako Estatistika Institutuak alderdi hori garatzeko hainbat ekintza aurreikusi ditu. Horien artean, besteak beste, gardentasun ataria edo herritarrentzako aldez aurreko hitzordua jartzeko zerbitzua abian jartzea.

Erreferentziak aldatu

  1. «Servicios - Nastat» Nafarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu