Nafarroako Eskualde Euskaldun

Nafarroako hizkuntza-eremua
Nafarroako Eremu Euskaldun» orritik birbideratua)

1986an onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Nafarroako Eskualde Euskalduna edo Eremu Euskalduna Nafarroa osatzen duten hiru hizkuntz eremuetako bat da. Eremuak Nafarroaren iparraldeko udalerriak barne hartzen ditu, gutxi gorabehera: hor, euskara hizkuntza ofiziala da, gaztelaniarekin batera eta beraz, bertako erakunde-hizkuntza euskara da, gaztelaniarekin batera. Azken hamarkadetan zehar legeak hainbat aldaketa izan dituenez, zenbait udalerri geroago sartu ziren eremu euskaldunera.

Map
Eskualde Euskaldunaren mapa
Nafarroako Eremu Euskalduna, berdez. Berde argiz dauden udalerriak 2017a baino lehenago sartu ziren eremuan, orlegi ilunezkoak, 2017ko erreformari esker.

Mugak aldatu

Eremu euskaldunak 64 udalerri txiki hartzen ditu bere baitan (horietako bat ere ez da 10.000 biztanle baino gehiagokoa), denak ere Nafarroako ipar-mendebaldeko atlantiar eta Pirinioetako bailaretakoak. 2012an, Nafarroako biztanleria osoaren % 9 bizi zen bertan. Eremu euskalduneko biztanleen % 67,3 euskal hiztunak ziren 2001ean. Datuak mantentzeko joera du.[1]

Udalerriak aldatu

Gaur egun, Nafarroako Eremu Euskalduna udalerri hauek osatzen dute:

Abaurregaina, Abaurrepea, Altsasu, Anue, Araitz, Arantza, Arano, Arakil, Arbizu, Areso, Aria, Aribe, Arruazu, Atetz, Auritz, Bakaiku, Basaburua, Baztan, Bera, Bertizarana, Betelu, Donamaria, Doneztebe, Etxalar, Etxarri Aranatz, Elgorriaga, Eratsun, Ergoiena, Erroibar, Esteribar, Ezkurra, Garaioa, Garralda, Goizueta, Hiriberri (Aezkoa), Igantzi, Imotz, Irañeta, Irurtzun, Ituren, Iturmendi, Labaien, Lakuntza, Lantz, Larraun, Leitza, Lekunberri, Lesaka, Luzaide, Oitz, Olazagutia, Orbaitzeta, Orbara, Orreaga, Saldias, Sunbilla, Ultzama, Urdazubi, Urdiain, Urrotz, Uharte Arakil, Ziordia, Zubieta, Zugarramurdi.[2]

Horien artetik udalerririk aipagarrienak Baztan (7.800 biztanle inguru), Altsasu (7.600 biztanle inguru), Leitza (2.900 biztanle inguru), Etxarri Aranatz (2.400 biztanle inguru) eta Irurtzun (2.200 biztanle inguru) dira.

Legedia aldatu

Nafarroako eremu euskaldunarentzat Foru Hobekuntzaren 9. artikuluan ezarritako euskararen koofizialtasun-erregimenaren arabera, Euskararen Foru Legeak ezartzen duenez, eremu horretan herritarrek administrazioarekin harremanak euskaraz egin ditzakete eta zerbitzu publikoak bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan jaso. Halaber, eremu euskalduneko herritarrei martxan jar dezaketen administrazio-prozedura izapidetzeko hizkuntza hautatzeko ahalmena ematen zaie, eta, gainera, prozedura beraren abiarazle bat baino gehiago egonez gero, izapidetze-hizkuntza abiarazleen artean adosten dutena izango da. Enplegu publikoaren arloan xedatzen da hizkuntz eremu horretan kokatuta dauden administrazioek zehaztuko dutela euskararen jakintza zein plazatan izango den derrigorrezkoa, eta gainerako guztietan euskaraz jakitea merezimendutzat hartuko da. Gaur egun, eremu horretako lanpostu bat eskuratzerakoan, enplegu publikoko lehiaketa baten guztizko puntuazioan euskarak duen pisua guztizkoaren % 6koa da, eta % 10 artekoa izan daiteke, harreman bereziak eskatzen dituzten lanpostuen kasuan.

Eremu horretan, euskal toponimoak baliatuko dira izen ofizialtzat, gaztelaniaz bestelako deitura bat ez badago behintzat. Kasu horretan, biak erabiliko dira.

Irakaskuntzari dagokionez, guraso-aginteak edo tutoretzak edo, hala badagokio, ikasleak berak aukeratutako hizkuntza ofizialean jasoko dute hezkuntza ikasleek. Unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-mailetan, nahitaezkoa izango da euskara nahiz gaztelania irakastea hizkuntza ofizial gisa, eta, horretaz gain, ikasleek, oinarrizko eskolatzearen amaieran, bi hizkuntzetan behar besteko trebakuntza-maila dutela egiaztatzea. Horretarako, 159/1988 Foru Dekretuak, Euskararen Foru Legea garatzen duenak, baimena ematen die eremu honetako ikastetxeei hurrengo hezkuntza-ereduak emateko: A eredua (euskara irakasgai gisa, gaztelania hizkuntza nagusi gisa), D eredua (euskara hizkuntza nagusi gisa, gaztelania irakasgai gisa) edo B eredua (bi hizkuntzak hizkuntzak irakas-hizkuntza gisa, parekotasunean). Hala ere, Lehen Hezkuntza edo horren ondorengo mailaren bat eremu euskaldunetik kanpo ikasi duen ikasle bat bada, euskaraz ez ikasteko aukera izango du eta berdin, eremu euskaldunean ohiko bizilekua ez dutela justifikatzen duten ikasleek.

Gune soziolinguistikoa aldatu

Gune soziolinguistikoak, biztanleria euskaldunaren ehunekoaren arabera[3]:

1.a, euskaldunen ehunekoa % 20 baino gutxiago duten udalerriek osatua.

2.a, euskaldunen ehunekoa % 20 eta % 49 bitartean duten udalerriek osatua.

3.a, euskaldunen ehunekoa % 50 eta % 79 bitartean duten udalerriek osatua.

4.a, euskaldunen ehunekoa % 80 eta hortik goiti duten udalerriek osatua.

Udalerria
(izen ofiziala)
Kodea Guneak sortzeko
erreferentzia balioa (%)
Gune
soziolinguistikoa
Abaurregaina / Abaurrea Alta 003 50,8 3
Abaurrepea / Abaurrea Baja 004 33,5 2
Altsasu / Alsasua 010 26,9 2
Anue 017 32,6 2
Araitz 020 88,4 4
Arakil 025 23,3 2
Arano 024 81,5 4
Arantza 022 96,2 4
Arbizu 027 78,4 3
Areso 031 91,9 4
Aria 033 40,3 2
Aribe 034 24,3 2
Arruazu 037 62,3 3
Atetz / Atez 040 29,7 2
Auritz / Burguete 058 30,4 2
Bakaiku 044 49,5 2
Basaburua 049 67,2 3
Baztan 050 74,9 3
Beintza-Labaien 137 90,0 4
Bera 250 62,6 3
Bertizarana 054 72,6 3
Betelu 055 81,1 4
Donamaria 081 90,0 4
Doneztebe / Santesteban 221 67,5 3
Elgorriaga 087 81,9 4
Eratsun 090 92,8 4
Ergoiena 091 87,9 4
Erro 092 21,3 2
Esteribar 098 14,6 1
Etxalar 082 75,2 3
Etxarri Aranatz 084 72,4 3
Ezkurra 102 87,6 4
Garaioa 112 16,6 1
Garralda 115 29,2 2
Goizueta 117 92,1 4
Hiriberri / Villanueva de Aezkoa 256 35,7 2
Igantzi 259 90,9 4
Imotz 126 53,2 3
Irañeta 127 39,8 2
Irurtzun 904 27,1 2
Ituren 129 89,5 4
Iturmendi 130 30,9 2
Lakuntza 138 65,3 3
Lantz 140 18,7 1
Larraun 144 85,4 4
Leitza 149 83,2 4
Lekunberri 908 56,5 3
Lesaka 153 78,0 3
Luzaide / Valcarlos 248 67,2 3
Oiz 187 80,5 4
Olazti / Olazagutía 189 23,3 2
Orbaizeta 195 33,9 2
Orbara 196 14,6 1
Orreaga / Roncesvalles 211 15,7 1
Saldias 213 88,6 4
Sunbilla 226 89,0 4
Uharte Arakil 123 26,1 2
Ultzama 236 47,6 2
Urdazubi / Urdax 239 80,2 4
Urdiain 240 79,9 3
Urroz 244 96,2 4
Ziordia 073 20,4 2
Zubieta 263 95,2 4
Zugarramurdi 264 92,1 4





2018ko azterketa soziolinguistikoa aldatu

 
Euskara gaitasuna hizkuntza eremuaren arabera. 2018.[4]
 
Hizkuntza erabilera Nafarroa Garaian 2018ko azterketa soziolinguistikoaren arabera. Ehunekoak.[4]





2018ko datuen arabera Nafarroa Garaiko herritarren % 14,1ek euskaraz bazekien, % 8 euskaldun hartzailea zen eta % 77,9k ez zekien euskaraz. Zazpi urte lehenagoko zifrekin konparatuz, euskaraz ez zekitenen kopuruak gora egin zuen.[4]






Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Aldasoro Lecea, Eduardo. [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/46/4605930624.pdf «La evolución de la enseñanza en euskera en Navarra: una perspectiva pedagógica»] (PDF) Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-06-22). «44 localidades navarras ganan derechos para el euskara al pasar a la ‘zona mixta’» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
  3. Nafarroako datu soziolinguistikoak 2020ko ekaina, Iruña, Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua et Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutua, Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua. Legezko gordailua: LG NA 940-2020
  4. a b c Nafarroako Gobernua. (2018). Azterketa soziolinguistikoa. Nafarroako Gobernua, 7 or. ISBN LG NA 940-2020..

Kanpo estekak aldatu