Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua
Donejakue bideko eraikina Iruñean
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua Nafarroako Gobernuaren erakunde bat da. Bere zeregina nafar langile publikoen formakuntza (orokorra eta hizkuntzak) eta ezagupenen akreditazioa da.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua | |
---|---|
![]() | |
![]() Iruñeko Alde Zaharra | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°38′W / 42.82°N 1.64°W |
![]() | |
Arkitektura | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-209 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
209 | |
|
Kokalekua
aldatuEgoitza nagusia Iruñeko Alde Zaharran du, Nabarreria kalearen 39. zenbakian, Iruñeko katedrala, San Jose plazatxoa eta Moja Karmeldar Oinutsen komentuaren alboan.
Aurrealdean eta ezkerraldeko alboan Erdi Aroko Arku bat du.
Eraikina
aldatuXIX. mendean eraiki eta ikastetxe bat izan zen eraikin batean dago, aurrealdean apaindurak ditu. Barnealdean, berriz, isabeldar estiloko estalitako patio bat du.
2003an eraikinaren aurrealdean plaka txiki bat ipini zen, honetan 1882-1886 artean eraikinean Pio Baroja donostiar idazlea ikasten aritu zela oroitarazten da.