Nafarroako Gobernuko lehendakari
Nafarroako Gobernuko lehendakaria[1][2] Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuburua da 1982/13 Lege Organikoa onartu zenetik. Lehendakaria 4 urterako hautatzen du Nafarroako Parlamentuak.
Lehendakaria Presidenta | |
---|---|
![]() NAFARROAKO GOBERNUA GOBIERNO DE NAVARRA | |
Sorrera | 1982 |
Erakundea | Nafarroako Gobernua |
Trataera | Andre Txit Agurgarria |
Agintaldia | 4 urte |
Lehendakaria | Uxue Barkos |
Lehendakariordeak |
Javier Remírez Jose Mari Aierdi |
Webgune ofiziala |
Eskuduntzak eta eginkizunakAldatu
Nafarroako Gobernuko Presidentearen eskuduntzak zehazturik daude apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legean, testu horrek arautzen baititu Nafarroako Foru Erdekigoko Gobernua eta Administrazioa.
Lehendakariaren eskumena da, halaber, bere programaren konfiantza-galdea Parlamentuan aurkeztea; gainera, Foru Legeak promulgatzen ditu Erregearen izenean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitararazten ditu eta Estatuko Gobernuari igortzen dizkio, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara daitezen.
Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Foru Erkidegoaren ordezkari da Estatuarekiko, autonomia erkidegoekiko eta beste edozein erakunde publiko edo pribaturekiko harremanetan, eta legeek ematen dizkioten beste ahalmen eta eskumen guztiak betetzen ditu. Estatu pertsonalari dagokionez, Lehendakaria Foru Erkidegoaren ordezkari gorena da, eta Nafarroan Estatuaren ordezkari arrunta. Bestalde, Lehendakariak erantzukizun kriminalik izatekotan, Auzitegi Gorenaren aurrean exijituko dira, kasuaren arabera dagokion departamentuan.
ZerrendaAldatu
Gaur egun arte Nafarroako lehendakariak honakoak izan dira:
Nafarroako Gobernua | ||||
Zbk. | Irudia | Lehendakaria | Data | Alderdia |
---|---|---|---|---|
1. | Jaime Ignacio del Burgo | 1979-1980 | UCD | |
2. | Juan Manuel Arza Muñuzuri | 1980-1984 | UCD | |
3. | Jaime Ignacio del Burgo | 1984-1984 | UCD | |
4. | Gabriel Urralburu | 1984-1991 | PSN-PSOE | |
5. | Juan Cruz Alli | 1991-1995 | UPN | |
6. | Javier Otano | 1995-1996 | PSN-PSOE | |
7. | Juan Cruz Alli | 1996-1996 | CDN | |
8. | Miguel Sanz | 1996-2011 | UPN | |
9. | Yolanda Barcina | 2011-2015 | UPN | |
9. | Uxue Barkos | 2015-2019 | GBai | |
10. | María Chivite | 2019-gaur egun | PSN-PSOE |
Ikus gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Erakundea Nafarroako Gobernua . Noiz kontsultatua: 2010-07-09.
- ↑ Euskaraz ofiziala lehendakari da eta gaztelaniaz presidente.
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nafarroako Gobernuko lehendakari |