Nabukodonosor I.a[1] Babiloniar bigarren dinastiako erregea izan zen. K.a 1125etik K.a 1103ra agindu zuen, gutxi gorabehera.

Nabukodonosor I.a

Babiloniako errege

Bizitza
JaiotzaK.a. XII. mendea
HerrialdeaBabiloniar Inperioa
HeriotzaBabilonia, K.a. 1104 ( urte)
Familia
AitaNinurta-nadin-shumi
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Agintaldia aldatu

Ninurta-nadin-shumi erregea hiltzean hartu zuen erregetza Nabukodonosorrek, haren seme baitzen. Erregealdiaren laugarren urtean (K.a. 1121 urtean) espedizio bat egin zion asiriar mugara, eta asiriarren menpe zen Zanku gotorlekua erasotu zuen, baina segur aski atzera bota zuten Ashur-resh-ishi I.aren indarrek.

K.a. 1120 urtetik aurera Elamen kontra borrokan aritu zen, bertako errege Khutelutush-in-shushinak garaitu eta K.a. 1110 inguruan boterea hartuz. Khutelutush-in-shushinakek Susara jo zuen baina Nabukodonosorrek hura ere menperatzean, Anhsannen hartu zuen babesa. Kanpaina honi esker Nabukondonosorrek Marduk jainkoaren estatua eta Hammurabiren kodea berreskuratu zituen, urteetan Elameko erregeek zauzkatenak, Shutruk-Nahhunte erregeak ebatsi zituenetik. Onodren, babiloiarrak erretiratu egin ziren erregetza Silhina-hamru-lagamarri utziz, Khutelutush-in-shushinaken anaia zena. Izan ere, Susaren gaineko kontrola ez zen egonkorra, eta babiloniarrek ez zuten haien erreinuan integratu. Hala ere, gertaera hauek Elamdar inperioaren gainbehera ekarri zuten.

K.a. 1114. urtean Ashur-resh-ishi I.aren seme Tiglath-Pileser I.ak hartu zuen Asiriako erregetza. Nabukodonosor berriro saiatu zen Asiriaren kontra bere agintaldian zehar, baina gehienetan ez zuen arrakastarik izan. Aldiz, Asiriarren kontraerasoak eraginkorrak izan ziren, eta Babiloniaren muga eta lurraldeak arriskuan egon ziren hainbat aldiz. Une zehatz batean Babiloniar erreinuren iparralde osoa kontrolpean ukan zuten asiriarrek, eta Babilonia hiria bera hartu edo sitiatu zutela uste da. Hala ere, Nabukodonosorrek zenbait garaipen ere lortu zituen.

Nabukodonosor K.a. 1103an hil zela uste da, eta Enil-nadin-apli haren semeak hartu zukeen Babiloniar inperioaren gidaritza.

Kronologiarekin arazoak aldatu

Askoz lehenagotik, eta denbora luzez gerora, babiloniar erregealdien hasiera abdikazioek, erregeen heriotzek edo kanporatzeek markatzen zuten, normalki aurreko erregearen senide zirelarik (dinastia berri baten hasiera adierazten ez zuenean, beti ere). Nabukondonosor I.aren kasuan, ez dakigu ziurtasun osoz aurreko erregea aita zuen, eta hurrengoa semea zuen, baina garaiko historialariek dinastia berekotzat jo zituztenez senide hurbilak direla suposatzen da, ziuraski aita-semeak.

Nabukodonosorren erregealdia K.a. 1125 edo 1124ean hasi zela diote idazkiek, eta aurreko errege Ninurta-nadin-shumirena berriz K.a. 1126an bukatu zela dago idatzia. Ziuraski aita-semeak ziren, esan bezala, eta datak ikusita probableena Nabukodonosorrek erregetza K.a. 1125 urtearen hasieran hartu izana da.

K.a. 1104 edo 1103an bukatu zen Nabukodonosorren erregetza. K.a. 1103a Asiriaren kontrako porrot baten urtea denez, uste izatekoa da urte hartan galdu zuela agintea Nabukodonosorrek. Hurrengo erregea haren semea zelako ziurtasunik ez dago, baina probableena dela uste da.

Erreferentziak aldatu