Nabarreriako iturria
Nabarreriako iturria, Nafarreriako iturria edota Santa Zezilia iturria (iruindar hizkera herrikoian Girien iturria) Iruñeko Alde Zaharrean dagoen iturri bat da.
Nafarreriako iturria | |
---|---|
Nabarreriako iturria izen berdineko plazan. | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′10″N 1°38′34″W / 42.81933°N 1.6429°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1788 |
Arkitektura | |
Izena
aldatuSanta Zezilia izena jada gaur egun desagertua dagoen eta hementxe kokatua zegoen Santa Zezilia basilikari zor dio.
Kokalekua
aldatuNabarreria plazan dago, Nabarreria kalea eta Karmen kalearen elkargunean.
Historia
aldatuXVIII. mendearen amaieran Luis Paret madrildar margolariak hiri honetan diseinatu zituen lau iturrietako bat da. Santa Zezilia iturria izena antzina Nabarreria kalea nahiz plazari Santa Zezilia kalea eta plaza deitzen zitzaielako da, izan ere, leku honetatik hurbil jada desagertua dagoen Santa Zezilia basilika baitzegoen.
Jatorriz, Kuria kalea, Mercaderes kalea eta Caldereria kalearen arteko elkargunean zegoen, baina gerora gaur egungo kokalekura lekualdatu zuten.
Sanferminak eta polemika
aldatuGarai batean Sanfermin jaietan atzerritar edo giriak, normalean alkohola edo drogen efektupean, iturri honen goialdera igo eta beren buruak beheko jendartera bota ohi zituzten. Atzerritar jarduera bitxi honek berarekin bat hainbat istripu eta zauritu ekarri zituen, hildakoak barne. Horregatik iruindarrek sarritan girien iturria deitu ohi dute.