N-629 Colindrestik (Kantabria) N-232ra doan Espainiako errepide nazionala da. Bi noranzko eta bide bat dituen errepide honek 90 kilometro ditu.

N-629
Geografia
LurraldeaGaztela eta Leon
Map
Ezaugarriak
LoturakCL-629 (en) Itzuli
N-629
N-634
SistemaEstatuko Errepide Sarea

Ibilbidea aldatu

 
N-629 Los Tornos mendatetik. Behealdean Lanestosa.

Errepideak Kantabria, Bizkaia eta Burgos zeharkatzen ditu.

Kantabrian, Colindresen A-8rekin lotunean hasten da. Limpias, Ampuero, Rasines eta Ramales de la Victoria zeharkatu ondoren, Bizkaian sartu eta Lanestosatik igaro eta kilometro gutxira berriro Kantabriara itzultzen da. Los Tornos mendatean (918 m.) Burgosen sartzen da.

Behin Gaztelan, Bercedo de Montija, Villasante, Quintanilla de Pienza, Medina de Pomar, Nofuentes eta Trespaderne zeharkatzen ditu, N-232ra, Cereceda eta Oña artean bukatzeko.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Espainiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.