Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Eskola aleman batean egin zituen ikasketak, eta ondoren kazetaritza ikasi zuen Rio de Janeiroko Unibertsitate Katolikoan. Txikitatik izan zuen literaturarako zaletasuna, baina bere lehen eleberria 1961ean argitaratu zuen: Guía mapa de Gabriel Arcanjo (Gabriel Arcanjoren mapa-gida). Haren ondoren idatziak dira, besteak beste, Tempo das frutas (1966, Fruitu-garaia), Fundador (1969, Fundatzailea), Tebas do meu coraçao (1974, Bazoaz nire bihotzetik), A República dos Sonhos (1984, Ametsetako errepublika), A força do destino (1978, Patuaren indarra) eta La hora de la estrella (1990, Izarraren ordua).

Piñonek ahalegin berezia egin du topikoen mundu zurruna eraldatuko duen hizkuntza bat aurkitzeko, eta ahalegin horretan gizarte-hitzarmenak eta formulak zalantzan jartzen dituen ikuspegi umoristiko bikaina eskaintzea lortu du. Bere lanak zenbait hizkuntzatara itzuli dira, eta berak ere ingelesez idatzi izan du, batez ere ipuinak. Literatura-alorreko lanaz gainera, zenbait mintegitako irakasle gisa egindako lanak du aipagarria bai Brasilen bertan eta baita Estatu Batuetan ere. Era berean sari ugari irabazi ditu, eta literaturako sarietako epaimahaikide izan da askotan. Brasilgo Letretako Akademiako lehendakaria da. Brasilgo erregimen militarraren kontrako sutsu gisa agertu da, eta giza eskubideen eta emakumearen eskubideen alde borrokatu da.

ObraAldatu

EleberriaAldatu

  • Guía-mapa de Gabriel Arcanjo (1961)
  • Madeira feita de cruz (1963)
  • Fundador (1969)
  • A casa da paixão (1977)
  • Tebas do meu coração (1974)
  • A força do destino (1977)
  • A república dos sonhos (1984)
  • A doce canção de Caetana (1987)
  • Cortejo do Divino e outros contos escolhidos (2001)
  • Vozes do deserto (2004)

MemoriakAldatu

  • Coração Andarilho (2009)

IpuinakAldatu

  • Tempo das frutas (1966)
  • Sala de armas (1973)
  • O calor das coisas (1980)
  • O pão de cada dia: fragmentos (1994)

KronikakAldatu

  • Até amanhã, outra vez (1999)

SaiakerakAldatu

  • O presumível coração da América (2002)
  • Aprendiz de Homero (2008)
  • O ritual da arte (inédito)

ErreferentziakAldatu